Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 30era arte luzatuko ditu garraio publikorako laguntzak

Orain arte aplikatu izan den bezala, Espainiako Gobernuak bidaia-txartelaren kostuaren % 30 hartuko du bere gain, eta Nafarroakoak, gainerako % 20a, % 50eko deskontuak mantentzeko.
Iruñeko autobus bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Iruñeko autobus bat, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak iragarri du hiriko eta hiriarteko garraio publikorako laguntzak beste sei hilabetez luzatuko dituela, 2025eko ekainaren 30era arte.

Luzapen horri esker, abonu eta titulu anitzetan % 50eko deskontuak mantenduko dira, foru gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nafarroan, aurreko legealdian berritutako hiriarteko garraio publikoaren emakidek % 12,2ko batez besteko hazkundea izan dute erabiltzaile kopuruan 2024an. Zehazki, Iruñea-Soria lineak % 8,15eko igoera izan du erabiltzaile-kopuruan; Iruñea-Tafallak, % 11,3koa; Iruñea-Tuterak, % 18,8koa; eta Iruñea-Gasteizek, % 10,4koa, denak 2023 urtearekiko alderatuta.

Orain arte aplikatu izan den bezala, Espainiako Gobernuak txartelaren kostuaren % 30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak, gainerako % 20a, % 50eko deskontuak mantentzeko.

2025eko bigarren seihilekotik aurrera, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioak neurri gehigarriak ezartzea aurreikusten du, garraio publikoaren erabilera sendotzeko eta jasangarritasuna eta ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X