2025eko aurreikuspenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025eko hazkunde ekonomikoa % 2koa izango dela aurreikusi du Jaurlaritzak

Gainera, aurreratu du enplegua % 1,4 haziko dela eta langabezia tasa % 6,9ra jaitsiko dela.
20250108122922_mikel-torres_
18:00 - 20:00
Mikel Torres: ''Euskal ekonomiaren hazkunde tasa % 2an dago, horrek egonkortu dela iradokitzen du''

Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du aurten % 2 haziko dela EAEko ekonomia, hau da, euroguneko batez bestekoa (% 1,3) baino gehiago egingo du gora, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak aurreratu duenez.

Torresek aurtengo aurreikuspen ekonomikoen berri eman du Gobernu bileraren osteko agerraldian. Horretan, gainera, adierazi du Euskadiko garapen ekonomikoa "ona" dela, eta hazkundea "egonkorra eta iraunkorra" izaten ari dela.

Sailburuak aurkeztutako aurreikuspenek aldaketa gutxi dituzte azken balantzearekin alderatuta (hamarreko bat txikiagoa da oraingoa), eta alde nagusia da inguruko ekonomien hazkunde aurreikuspenek behera egin dutela. Adibidez, eurogunearen hazkunde aurreikuspena % 1,5etik % 1,3ra jaitsi da, eta Espainiarena, % 2,5etik % 2,3ra.

Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak aurreko astean aurreratu zuenez, Gobernuak Espainiako ekonomiaren hazkundearen aurreikuspenak berrikusiko ditu, baina oraingoan gorantz egingo du, % 2,4tik gora kokatuko da eta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X