Aldundiek "erantzukizuna" eskatu diote oposizioari berrikuspen fiskala onartzeko bidean
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Ogasun diputatuek EAJren eta PSE-EEren artean adostutako berrikuspen fiskala defendatu dute "zentzuduna eta errealista" delako, eta EH Bilduri, Elkarrekin Podemosi eta PPri "erantzukizuna" eskatu diete, "estrategia politiko eta alderdikoiak alde batera utzita". Euren kalkuluen arabera, proiektuak milioi bat zergadun baino gehiagori egingo diezaieke mesede.
Itxaso Berrojalbiz Itziar Agirre eta Itziar Gonzalo de Zuazo, hurrenez hurren, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Ogasun diputatuek agerraldi bateratua egin dute Gipuzkoako foru jauregian, negoziazioaren mesedetan, proiektuari aurkeztu dizkioten hobekuntza proposamenak gogorarazteko.
Zehazki, aipatu dute errenta aitorpena aurkezteko errenta muga 20.000 eurora —"lanbidearteko gutxieneko soldatatik oso gora"— igotzea planteatu dutela, baita alokairurako kenkariak % 35 igotzea ere. Halaber, etxebizitza alorrean egindako hobekuntzei dagokienez, gune tentsionatuetan eta alokairu publikoan emandako etxebizitzen maizterrei % 60ko hobaria aipatu du. Era berean, lana eta familia uztartzeko eta zaintza lanak partekatzeko neurriak ekarri dituzte gogora.
EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengo osorik Gipuzkoako eta Arabako Batzar Nagusietan, eta berrikuspena aurrera ateratzeko oposizioko hirugarren indar baten babesa behar dute. Bizkaian, aldiz, bestelakoa da egoera, eta berez, bere horretan onartu ahalko lukete proiektua, baina zain dira, neurria modu bertsuan adostu eta armonizazio fiskala bermatzeko.
"Adosteko eta hitz egiteko unea da"
Azpimarratu dutenez, "adosteko eta hitz egiteko unea da", eta beste behin, proiektu "ona" dela adierazi dute.
Hala, eskua luzatu diete alderdi guztiei negoziatzen jarraitzeko, "elkarrizketa serio eta eraikitzaile" baten baitan. Ohartarazi dutenez, proiektuak "aurrera jarraitzen du".
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun diputatuaren aburuz, "asko dago jokoan, horregatik tematzen" dira.
Hori horrela, EH Bilduk, PPk eta Elkarrekin Podemosek berrikuspenaren kontra eginez gero, "azaldu beharko dute zergatik dauden kontra, baina datuekin". "Onartu ezean, herrialde hau progresiboagoa, bidezkoagoa, justuagoa, eta birbanatzaileagoa egiten jarraitu nahi duen zerga berrikuspen gabe geratuko gara. Horri arduraz erantzun beharko dio oposizioak", nabarmendu du.
EH Bilduren eta PPren erantzuna
Berehala etorri dira EH Bilduren eta PPren erantzunak. Bere aldetik, koalizio subiranistako iturriek ziurtatu dute hiru diputatuen hitzak entzun ondoren ere oraindik ez dakitela "erreforma fiskala egin nahi duten edo inora eramaten ez duen bide bat egiten ari diren". Sakoneko erreforma bat ekarriko duen negoziazioa eskatu du EH Bilduk, "epe motzeko taktika politikoak" alboratuta.
Hori horrela, iturriok erantsi dute ez dakitela jeltzaleek eta sozialistek nola bermatu nahi dituzten zerbitzu publikoak, proposamenean "200 milioi gutxiago" bilduko dituztela aitortzen badute. Batzar Nagusietan aurkeztutako zuzenketen erantzuna jaso zain daudela ere esan du EH Bilduk.
Era berean, Iñaki Oyarzabal Arabako PPren presidenteak ere berehala erantzun die Ogasun arduradunei. Esan die bere alderdia prest dagoela negoziatzeko, baina bere ekarpenak oinarri hartuta, eta ez "Podemosek egindakoak".
Arabako Batzar Nagusietan popularren eleduna ere badenak salatu du jeltzaleek eta sozialistek ez dutela hitz egiteko borondaterik erakutsi. Gogor kritikatu du orain oposizioko alderdiei ardura eskatzea, PPk bere proposamena orain hilabete idatziz igorri eta oraindik dei bakar bat ere ez du jaso eta.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu sindikatuaren idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, hau da, ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.