Dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak: seme-alabei ekonomikoki laguntzeko hiru erreminta
Azken asteetan, albiste izan dira familiaren barruan egindako dohaintzak. Gero eta ohikoagoa da gurasoek seme-alabei diruz laguntzea beren lehen etxebizitza izan dezaten, baita auto bat erosteko, ezusteko gasturen bati aurre egiteko edo, besterik gabe, hilabete amaierara iritsi ahal izateko.
Estatuko notarioen elkargoak 2016tik dohaintzek izan duten igoeraren berri eman du: Espainiako Estatuko datuak kontuan hartuta, % 133 igo dira. Gurasoek seme-alabei egiten dizkieten opariak izaten dira, eta, batik bat, etxebizitzak edota etxearen sarrera ordaintzeko dirua ematen diete.
Hego Euskal Herrian ere nabaritu da igoera urte hauetan, baina askoz apalagoa izan da, % 9,2koa. Datuei begiratuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.919 dohaintza egin ziren 2016an, eta 3.453 erregistratu ziren 2024an. Nafarroan, ostera, behera egin du kopuru horrek, 1.641etik 1.529ra.
Bergaran notario lanetan aritzen den Maria Longarte Ulaciaren iritzian, Hego Euskal Herrian igoera apala izatearen arrazoietako bat izan daiteke hemen seme-alabei laguntzeko beste erreminta batzuk erabiltzen direla, zergak ordaintzeko onuragarriagoak direlako: oinordetza-itunak eta maileguak.
Familia bakoitzak daukan egoeraren arabera, bata edo bestea izan daiteke egokiena, Longarteren hitzetan; beraz, adituei galdetzeko gomendioa egiten du.
Maileguak, adibidez, asko erabiltzen dira gure inguruan, Longarteren arabera. Ez da zergarik ordaindu behar, eta % 0ko interes-tipoa ezar daiteke senideen artean. "Baina itzuli egin behar izaten dira, eta, kasu askotan, zaila izaten da hori". Guraso askok, gainera, ez du utzitako dirua bueltan jaso nahi izaten.
EAEko gaur egungo arau fiskalak kontuan hartuta, printzipioz, oinordetza-ituna izan daiteke aukerarik erakargarriena. Halakoetan, herentziaren zati bat aurreratzen zaio ondorengoari, eta, gurasoak bizirik daudela, higiezin bat (etxe bat, adibidez) edo diru kopuru bat jasotzen du. Kasu honetan, oinordetza-zerga aplikatzen da. Ondorioz, gurasoek ez dute zergarik ordaintzen, eta seme-alabek ere ez, jasotzen dutenaren balioa ez bada 400.000 eurora iristen.
Alabaina, kasu horretan, bi aldeen artean egindako itun hori hil ondorengo herentzian ere kontuan hartu beharko da. Heriotza gertatzen denean, bizirik dagoen ezkontideari zer dagokion edota gainerako seme-alabei zer utzi nahi zaien kontuan hartzen da. Beraz, kasu batzuetan, oinordetza-itunean aurreratu dena heriotzaren ondorengo herentziatik deskontatzea erabakitzen da.
Longarteren esanetan, arau fiskal propiorik ez duten Espainiako Estatuko erkidegoetan "ez dute aukerarik gure baldintza berberetan oinordetza-itunak egiteko, eta horregatik egiten dituzte hemen baino dohaintza gehiago".
Dohaintza "edonork edonori egin diezaiokeen opari bat da, baina, kasu guztietan, jasotzen duenak % 1,5eko zerga ordaindu beharko du", argitu du. Emailearentzat, berriz, alde handia dago dirua ematetik higiezin bat ematera; izan ere, lehenengo kasuan ez da zergarik ordaindu behar, baina higiezin bat emanez gero, ondare-irabaziaren % 25 ordaindu beharko du, salmenta zuzen bat egiten denean bezala.
Hori horrela, familia batzuek herentzian jasotako higiezinak saltzea erabakitzen dute, eta zergak ordaindu ondoren gelditzen dena seme-alaben artean banatzen dute.
Horiek dira, erreminta bakoitzaren kasuan, EAEn gaur egun indarrean dauden arau fiskalak. Foru aldundietan lantzen ari diren erreforma fiskalak, ordea, aldaketak ekar ditzake indarrean sartzen denean, batik bat dohaintzen kasuan.
Bergarako notarioaren arabera, gure inguruan egiten diren dohaintza gehienak seme-alabei higiezinak oparitzeko egiten dira. Hala ere, badaude bestelako ondasunak dohaintzan uzten dituztenak ere: garajeak, autoa kendu ondoren; lokalak, negozioren bat hasi nahi duten senitartekoei; edota enpresetako partaidetzak, gurasoek erretiroa hartu dutenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.