BIZKAIKO PATRONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanaldia 37,5 ordura murriztea lan-hitzarmenaren esparruan negoziatzea defendatu du CEBEK patronalak

Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioaren arabera, lanaldiaren murrizketak lan-kostuen igoera eragingo du eta horrek ondorioak izango ditu produktuaren prezioan eta produktibitatean.
Cebek Bizkaiko patronaleko buruak, gaur, kazetarien aurrean
Cebek Bizkaiko patronaleko buruak, gaur, kazetarien aurrean. EITB Media

Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioak gogor kritikatu du asteko lanaldia 40 ordutik 37,5 ordura murriztea aurreikusten duen Espainiako Gobernuaren lege-proiektua. Bizkaiko patronalaren arabera, "injerentzia" da negoziazio kolektiboaren esparrutik kanpo egin delako.

Carolina Perez Toledo presidentea eta Francisco Javier Azpiazu Cebeken idazkari nagusia gisa berean mintzatu dira, ohiko batzar nagusia aurkezteko gaur goizean Bilbon egin duten prentsaurrekoan.

10 enpresatik 9 txikiak direla gogorarazi du Perez Toledok. Horren ustez, asteko lanaldia murrizteak lan-kostuak igotzea ekarriko du inor gabe geratuko diren txandak betetzeko langile gehiago kontratatu beharko direlako, eta horrek ondorioak izango ditu produktuaren prezioan eta produktibitatean. 

Francisco Javier Azpiazuk azpimarratu duenez, gisa horretako neurri batek lan-hitzarmenen esparruan ados jartzea eskatzen du, eta, gaur-gaurkoz, ez da horrelakorik gertatu. Hori dela eta, lege-proiektua bozkatzerako orduan hori kontuan edukitzeko eskatu die Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X