Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk Euskotreneko greba bertan behera utzi du, "hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak" egin direlako

Sindikatu abertzalearen ustez, aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: soldatak KPItik gora igotzea kategoria eta lanpostu guztietan, asteburuen % 50eko atsedena arautzea, lanpostu hutsak betetzea eta 50 urtetik gorakoei lanaldia murriztea.
Euskotren konpainiaren konboiak, Amaran (Donostia). Irudia: ELA
Euskotren konpainiaren konboiak, Amaran (Donostia). Irudia: ELA

ELA sindikatuak bertan behera utzi du asteazkenean Euskotrenen egitekoa zen greba eguna, enpresaren zuzendaritzarekin "hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak" egin direla uste duelako, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bere garaian, sindikatuak lanuztea justifikatu egin zuen urte eta erdiko negoziazioak "aurrerapausorik gabe" igaro zirela arrazoituta, "zuzendaritzak ez duelako hobekuntzak negoziatzeko borondaterik".

ELAren ustez, aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: soldatak KPItik gora igotzea kategoria eta lanpostu guztietan, asteburuen % 50eko atsedena arautzea, lanpostu hutsak betetzea eta 50 urtetik gorakoei lanaldia murriztea.

"Urtebete baino gehiagoko negoziazioen ostean, eta mahai gainean greba deialdia jarrita, badirudi negoziazioak aurrera jarraitzen duela eta baliteke eduki nagusietan aurrerapauso nabarmenak egitea", adierazi du ELAk.

Oharrean, sindikatuak argi utzi du gaur egun mahai gainean dauden edukiak zehaztea "ezinbestekoa" dela bere oniritzia izateko, eta, beraz, datozen egunetako negoziazio mahaiak "erabakigarriak" izango direla.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X