GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk sei greba egun deitu ditu Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, negoziazioaren "blokeoa" salatzeko

Sektoreko 5.000 bat langileri grebarekin bat egiteko deia egin die sindikatuak ekainaren 11, 12 eta 13an, eta uztailaren 9, 10 eta 11n.
ELAko ordezkariak gaur Donostian eskaini duten prentsaurrekoan
ELAko ordezkariak gaur Donostian eskaini duten prentsaurrekoan. Argazkia: ELA

ELA sindikatuak sei greba egun deitu ditu Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, lan-hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatzeko eta "prekaritatearekin amaitzea" eskatzeko.

ELAren ordezkariek gaur Donostian egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, sektorean diharduten 5.000 langile ingururen —ia denak, emakumeak— "lan baldintza prekarioak" hobetzea eskatzen dute. Halaber, % 90ean Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen zerbitzu publikoa dela gogorarazi dute.

Ildo horretan, sindikatuak adierazi du langileen % 40k gogoz kontrako kontratu partzialak dituztela, azken urteetan arreta zuzeneko orduak "jaitsi" egin direla eta horrek lan-kargak "izugarri" igotzea eta langileen osasunak eta, oro har, zerbitzuak "okerrera" egitea eragin duela.

Adinekoen zaintza mozkinak lortzea helburu duten enpresa pribatuen eskuetan dagoelako gertatzen da hori, ELAren arabera.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako hitzarmen sektorialaren negoziazioa urtarrilean abiatu zen. Sindikatuak azaldu duenez, lau bileraren ondoren patronalak ez die sindikatuaren aldarrikapenei "ia erantzun" ere egin eta ez die sektoreak dituen arazo nagusiei heldu nahi.

Zaintza sistema erdigunean jarri eta zaintzaileen lan baldintzak hobetuko dituen lan hitzarmena eskatzen du ELAk. Horrez gain, arrisku psikosozialen plan adostuak egitea, zerbitzua euskalduntzeko baliabideak jartzea eta trantsizio ekosozialean aurrerapausoak ematea galdegiten dute, otorduetan bertako produktuak txertatuz.

Hori dela eta, sei eguneko greba zikloarekin bat egiteko deia egin die ELAk langileei.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X