LAUDIO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk Guardian multinazionalaren aurkako salaketa jarri du, langileen aurkako delitua egitea leporatuta

Sindikatuak Amurrioko epaitegian aurkeztu duen salaketaren arabera, Laudioko Guardian lantegiaren zati bat Parter Capital taldeari saldu zioten eta horrek eragin zuen azkenean 2024ko uztailean enpresa ixtea.
Laudioko Guardian Glass enpresako langileek itxieraren aurka egindako bilkura bat
Laudioko Guardian Glass enpresako langileek itxieraren aurka egindako bilkura bat. Argazkia: EFE

ELA sindikatuak Guardian multinazionalaren aurkako salaketa penala aurkeztu du Amurrioko epaitegian, langileen aurkako delitua egitea leporatuta.

Fiskaltzak aurretik egin bezala, ELAk ere kereila ezarri du Europako Guardianen presidenteordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka —Guus Boekhoudt—.

Sindikatuak salaketan jasotzen duenez, Laudioko Guardian lantegiaren zati bat (Autoglas) Parter Capital taldeari saldu zioten 2020an eta horrek eragin zuen enpresa 2024ko uztailean ixtea. "Argi eta garbi orkestratutako eta aurrez pentsatutako salerosketa simulatua izan zen", azpimarratu du. 

"Itxurazko salerosketa" izan zela salatu du ELAk, "langileek kaleratze kolektiboetan dituzten eskubideak alboratu eta kaleratze horien aurka aritzea ekiditeko".

Hainbat delitu leporatu dizkio: administrazio desleiala eta zigortzeko moduko kaudimengabezia. Fiskaltzak ere azken delitu horiengatik salatu zuen multinazionala eta epaitegiak ikerketa abiatzea erabaki zuen.

Halaber, langileen oinarrizko eskubideen aurkako delitu bat ere egon daitekeela uste du, eta epaitegiari eskatu dio ikertzeko.

Azkenik, ELAk salatu du itxurazko salerosketa hori babestu zuela Eusko Jaurlaritzak eta dirulaguntzak eman zituela operazioa gauzatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X