OGASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailaren 4ra arte luzatu dute errenta aitorpena aurkezteko epea Araban

Zergadunei eta erakunde laguntzaileei eragingo die luzapenak. Ekainaren 9a da hitzordua eskatzeko azken eguna.
Arabako ogasun bulego bat. Artxiboko irudia.
Arabako ogasun bulego bat. Artxiboko irudia.

Arabako Aldundiak uztailaren 4ra arte luzatu du errenta aitorpena aurkezteko epea, Gasteizeko, Laudioko eta Guardiako ogasun bulegoetan aitorpena aurrez aurre egiteko jasotzen ari diren eskari kopurua dela eta.

Foru erakundeak ohar bidez azaldu duenez, bi dira epea luzatzeko arrazoiak: batetik, iaz baino hitzordu gehiago eskatu direla apirilaren 7an epea zabaldu zenetik, eta bestetik, iazko kanpainan baino aitorpen gehiago egotea espero dutela. Aurreikuspenen arabera, baliteke aurten 194.460 aitorpen jasotzea, aurreko ekitaldian baino 5.400 gehiago.

Epea luzatzeak zergadunei eta erakunde laguntzaileei eragiten die, eta Rentaraba eta Rentared modalitateen bidez aurkeztutako aitorpenetan aplikatuko da. Halaber,  ondarearen gaineko zein fortuna handien gaineko zergei ere eragingo die.

Ekainaren 9a da hitzordua eskatzeko azken eguna.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X