LAB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek EAE eta Nafarroako gobernuei eskatuko die patronala lan-istripuak ekiditeko neurriak hartzera behartzea

LAB sindikatuko 26 militantek, buzo gorriak soinean, urtea hasi denetik Euskal Herrian lan-istripuz hil diren langileak irudikatu dituzte Bilbon, "Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, non zeundeten langile hauek hiltzen ari ziren bitartean?" zioen pankartaren ondoan.
LAB sindikatuaren protesta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan
LAB sindikatuaren protesta Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan. Argazkia: LAB

LAB sindikatuak lan-istripuetan hildakoak omendu ditu eta Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu die patronala behartu dezatela lan-istripuak saihesteko neurriak hartzera.

Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren sarrera nagusia blokeatu du gaur goizean LABek, salatzeko laneko heriotzek badutela erantzulea.

Sindikatuko 26 militantek, buzo gorriak soinean, urtea hasi denetik Euskal Herrian lan-istripuz hil diren langileak irudikatu dituzte, "Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, non zeundeten langile hauek hiltzen ari ziren bitartean?" zioen pankartaren ondoan.

Izan ere, pasa den astean 6 langile hil ziren Euskal Herrian, 5 egunetan, eta, honezkero, 26 dira urte hasieratik hildakoak, LABen kontaketaren arabera.

"Lan-istripu hauek oinarrizko prebentzio neurriekin ekidin zitezkeen, baina patronalak inpunitate osoa du araudia ez betetzeko", adierazi du LABek, "eta Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari dagokie patronalari prebentzio araudia betetzera behartzea".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X