EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto elektrikoak erosteko 7.000 €-rainoko laguntzak eskatu daitezke dagoeneko

Eusko Jaurlaritzak Moves III 2025 abian jarri du eta 14,9 milioi euro bideratu, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta autoak eta karga-puntuak erosteko dirulaguntzak emateko.

Coche eléctrico

Eusko Jaurlaritzak gaur ireki du Moves III 2025 programaren dirulaguntzak eskatzeko epea. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunearen bidez, programak 7.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu ibilgailu elektrikoa erosteko.

Guztira, 14,9 milioi euroko aurrekontua du programak, eta honela dago banatuta: 8,4 milioi ibilgailu elektriko berriak erosteko erabiliko dira, eta 6,5 milioi, karga-puntuak instalatzeko. Aurreikuspenen arabera, egitasmoari esker, Euskadin 2.000 ibilgailu elektriko gehiago ibiliko dira.

Dirulaguntzak atzeraeraginez eskatu ahal dira, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatu ahal izango zaizkie. Hala ere, enpresek ezin izango dituzte dirulaguntzak atzeraeraginez eskatuko.

Auto zaharra ez da derrigorrean txatar bihurtu beharko, baina hala eginez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa handiagoa izango da. Hortaz, ibilgailu berriak txatartutako ibilgailu zaharra ordezkatuko badu, laguntzak gehienez ere 7.000 eurokoak izango dira, auto bakoitzeko.

Kargarako puntuak instalatzeko dirulaguntzei dagokienez, kostuaren % 70 jaso ahal izango da, eta ehunekoa handiagoa izango da talde espezifikoetan, hala nola taxilarien eta 5.000 biztanletik beherako udalerrien kasuetan. Laguntzak partikularrei, autonomoei, enpresei, administrazio publikoei eta jabe-erkidegoei zuzenduta daude, azken horiek garaje komunitarioetan enborreko aurreinstalazioak egiteko.

Mikel Jauregi Industria sailburuak azpimarratu duenez, neurriaren helburua da gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erostea erraztea eta EAEko automobilgintzari laguntzea; izan ere, sektore horrek 40.000 lanpostu sortzen ditu: "Euskadin, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen % 35 garraioak sortzen ditu. Ibilgailu elektrikoa gakoa da deskarbonizatzeko", esan du.

Moves III 2025 ez da bateragarria izango apiriletik martxan dagoen Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen programarekin. EGI programak dagoeneko 600 espediente izapidetu ditu, nahiz eta furgoneten alorrean eragin txikiagoa izan, sailburuak berak aitortu duenez.

Azken Moves planean, 18.000 eskaera onartu ziren: 7.800 laguntza eman ziren autoak erosteko, eta 6.700, karga-puntuak jartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X