Sidenor eta Legazpiko Udala zigortu dituzte langile bati amiantoagatik kalte-ordaina ematera
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu enpresaren eta Udalaren helegiteak, eta berretsi egin du 376.305 euroko zigorra amiantoaren eraginpean egoteagatik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) atzera bota ditu CIE Legazpi, Sidenor Aceros Especiales eta Legazpiko Udalak aurkeztutako helegiteak, eta berretsi egin du amiantoak kaltetutako langile bati 376.305 euroko kalte-ordaina ematera behartzen dituen epaia.
Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) gaur jakinarazi duenez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak berretsi egin du Eibarko Epaitegiaren epaia, enpresen eta Udalaren alegazioak atzera botata.
Gizonari 2023ko urrian pleurako mesotelioma bat diagnostikatu zioten. Langileak 1970ean ekin zion bere lan-ibilbideari, jada desagertutako Patricio Echeverria lantegian. Bertan, amiantoarekin isolatutako labeak manipulatu zituen, babesik eta arriskuei buruzko informaziorik gabe, Asviamiek salatu duenez.
1979 eta 2016 artean, Legazpiko Udalean lan egin zuen uren arduradun gisa, eta fibrozementuzko hodien konponketetan parte hartu zuen, arriskuaren berri izan gabe eta osasun azterketa espezifikorik egin gabe.
2024ko abuztuan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lanbide-gaixotasunak eragindako erabateko ezintasuna aitortu zion.
Asviamiek nabarmendu duenez, Udalak bere helegitean argudiatu zuen amiantoaren esposizioa "zehaztea ezinezkoa" izan zela, eta enpresek, berriz, esan zuten "esposizioa ez zela egiaztatuta geratu" eta orduan ez zegoela araudirik.
Elkarteak azpimarratu du amiantoak eragindako kalteak prebenitzeko araudia 1982 baino lehen ere bazegoela, eta enpresek ez zutela bete. Hori dela eta, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu helegiteak eta zigorra berretsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.