Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
TXIKIZKAKO MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txikizkako merkataritzaren salmentak % 6,4 hazi dira EAEn ekainean, eta 4,6 Nafarroan

Oro har, banaketa sektore guztietan igo dira salmentak, merkataritza elektronikoan izan ezik: azken horretan, % 0,6 jaitsi dira, aurreko hilabetearekin alderatuta. 

 

DENDA DONOSTIA ITXITA TIENDA EFE

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Txikizkako merkataritzaren salmentak % 6,4 hazi ziren ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 4,6 Nafarroan, aurreko urtean hilabete berean jasotako datuekin alderatuz.

Espainiako Gobernuaren Estatistika Institutu Nazionalak eman ditu datuok, gaur zabaldu duen txosten batean. Espainiako Estatuko datuei  dagokienez, txikizkako merkataritzak % 6,2 egin zuen gora joan den hilean. Modu horretan, 12 hilabetez jarraian ari da hazten sektorea.

Oro har, banaketa sektore guztietan eman da igoera, merkataritza elektronikoan izan ezik; azken horrek % 0,6 egin du behera, maiatzeko datuekin alderatuta. Banaketa-kate txikiak izan ziren igoera handiena izan zutenak, % 2,5ekoa.

Enpleguari dagokionez, txikizkako merkataritzan % 2,1 hazi zen okupazioa ekainean, maiatzean baino zazpi hamarren gehiago. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X