Gehiengo sindikalak 100.000 sinaduratik gora bildu ditu gutxiengo soldata propioaren alde, eta abuztuan eramango ditu Legebiltzarrera
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek "arrakasta ikaragarritzat" jo dute kanpaina, eta ezarritako epea agortu baino itxi dute lehen sinadura-bilketa, "Eusko Legebiltzarrak gutxiengo soldataren eskumena lehenbailehen eska dezan".
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek 100.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte “langile estatutua aldatu eta Hego Euskal Herrian Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa ezartzeko eskumena helburu” duen herri ekimen legegilearen prozesuaren baitan.
Sei sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute asteazken honetan, Bilbon. Bertan iragarri dute sinadurak biltzeko epea ezarritako epe juridikoa baino hiru hilabete lehenago itxitzat eman dutela, "Eusko Legebiltzarrak gutxieneko soldataren eskumena ahal bezain pronto eska dezan".
Halaber, Nafarroako alderdi politikoei eskatu diete bertako Parlamentuan lege-proposamen bat izapidetu dezatela.
Sindikatuetako ordezkariek nabarmendu dutenez, "hiru hilabete aski izan dira" 100.000 sinaduren muga gainditzeko. Iniziatiba "arrakasta ikaragarria” izan dela adierazi dute, langileriak “modu masiboan” eman diolako “babesa” eta “jarritako erronka bete” dutelako.
Abuztuaren 21ean aurkeztuko dituzte bildutako sinadurak Eusko Legebiltzarrean, eta, ordutik aurrera, prozesua hurrengo fasean sartuko da. Sindikatuen arabera, alderdi politikoek "hitzetatik ekintzetara pasatzeko aukera izango dute". “Benetan badute gutxieneko soldata duinago baten aldeko borondatea”, ekimena babesteko deia egin diete. Eusko Legebiltzarrak babesa ematen badio, lege aldaketaren proposamena Kongresura iritsiko da.
Era berean, sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eta Confebasken jarrera kritikatu dute.
Alde batetik, uste dute Eusko Jaurlaritzak "gutxieneko soldata propio baten beharra" onartzen duela, baina "ikuspegi murriztaile batetik" begiratzen diola, bai "eragin eremuari" dagokionez, bai "zenbatekoari" dagokionez ". Bestetik, salatu dute Confebaskek eztabaida hori "elkarrizketa sozialeko mahaira" eraman nahi duela, "absentismoarekin batera lantzeko". Sindikatuen iritziz, mahai hori ez da negoziazio honetarako gunea, eta patronalari eskatu diote “aitzakiak albo batera utzi eta onar dezala herri honetako errealitate sindikala".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.