EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorenak arrazoia eman dio Bizkaiko Ogasunari BEZaren auzian, eta Euskadik 700 milioi euro berreskuratuko ditu

Gorenak eman berri du Coca-Cola enpresaren BEZa dela eta Foru Ogasunak eta Estatukoak zuten desadostasunari buruzko epaia. Horrelako kasuetan BEZa nork bildu behar duen zegoen auzibidean, eta ebatzi du Bizkaiak egin behar duela.

Renta Hacienda Bizkaia Ogasuna Errenta

Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza. Argazkia: EFE.

Auzitegi Gorenak BEZaren bilketari buruzko auzia ebatzi du, Bizkaiko Foru Aldundiaren alde ebatzi ere, eta, ondorioz, 700 milioi euro itzuli beharko dizkio Estatuko Ogasunak Euskadiko lurraldearen fiskoari.

Coca-Cola enpresaren BEZaren bilketari buruzko gatazka batekin lotuta dago epaia. Estatuko Ogasunaren eta Foru Ogasunaren artean desadostasunak sortu ziren, enpresa horren BEZa nork bilduko, eta gatazka epaitegietara iritsi zen.

Coca-Colak Espainiako Estatuan duen egoitza nagusia Madrilen dago, baina Galdakaoko (Bizkaia) lantegia da ekoizpen- eta logistika-zentro nagusia. Ezaugarri horrek bermatu du Bizkaiak arauari buruz egiten duen interpretazioa; alegia, BEZa bertan bildu behar dela.

Hala, Bizkaiko Ogasunak 252 milioi euro berreskuratu ditu, 2013-2016 ekitaldiei zegokien kopurua, Estatuko Ogasunari ordaindu behar izan baitzion. Era berean, hurrengo ekitaldietako BEZaren itzulketei buruzko irizpidea finkatu du, eta, beraz, guztira, 700 milioi euro inguru iritsiko dira EAEra.

Gorenaren ebazpenak hiru euskal lurraldeei eragingo die. Izan ere, epaiak dio lantegiak talde berekoak izan arren, horrelako kasuetan BEZaren itzulketa foru ogasunen bitartez egin behar dela.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Radio Euskadin esan duenez, "oso garrantzitsua da Euskadirentzat", BEZaren "diru-bilketa nola egin behar den markatzen duelako". Epaiak "Kontzertu Ekonomikoa sendotzea dakar", eta "arauaren interpretazioan Bizkaiak arrazoi zuela zehazten" duela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X