Kongresuak atzera bota du lanaldia murrizteko proiektua, PP, Vox eta Juntsen botoekin
Hiru alderdion baturari esker, Yolanda Diaz Lan ministroaren legealdiko proiektu izarrak bere bidea amaitu du Kongresuan. Bere hitzartzean, gogor mintzatu da Sumarreko burua, bereziki Juntsen aurka, eta ohartarazi du "borroka hau kalean irabazita" dagoela.
Aurreikusitakoa bete da. Tentsio handiko eztabaida-saio baten ondoren, PP, Vox eta Junts alderdien osoko zuzenketek aurrera egin dute, eta Kongresuak atzera bota du lanaldia 40tik 37,5 ordura murrizteko lege-proiektua. Modu horretan, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearen eta Lan ministroaren legealdi honetako proiektu izarra behar zuenak porrot egin du, bere lehen saiakeran.
Testu banatan aurkeztu dituzte euren zuzenketak aipatutako alderdiok, eta hirurek eskatu dute proiektua Gobernuari itzultzea. Azkenean, bozketa bakarra egin da, eta PP, Vox eta Juntsen botoei UPNrena batu zaie; PSOE, Sumar, ERC, PNV, EH Bildu, Podemos, BNG, Coalicion Canaria eta Talde Mistoko diputatuek aurka bozkatu dute; eta ez da abstentziorik egon. Modu horretan, zuzenketen aldeko botoak 178 izan dira, eta kontrakoak, 170.
Bere hitzartzean, gogor mintzatu da Sumarreko burua, bereziki, Juntsen aurka, eta ohartarazi du "borroka hau kalean irabazita" dagoela. Patronalaren eta aberatsen alde egitea leporatu dio alderdi kataluniarrari, eta esan dio ez duela independentismoa ordezkatzen.
Diazek ziurtatu bere departamenduak testua berriro landu eta Kongresura eramatea lortuko duela, eta Juntsi eskatu dio "elkarrizketara itzultzeko", langileen kontra aritu beharrean.
CC.OO. eta UGT sindikatuekin adostu zuen Espainiako Gobernuak proiektu hau, eta bi zentral horiek gogor kritikatu dute atzera bota izana. Elkarretaratzea egin dute, gaur, Kongresuaren atarian, barruan eztabaidan ari ziren bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 eurotan zegoen. Ormuzeko itsasartearen itxierak prezioen igoeran modu erabakigarrian eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra "jarraipen zabala" izaten ari dela jakinarazi dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea nabarmen jaitsi da. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola Osasunean, Hezkuntza eta Larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek bermatuko dira.
EAEko medikuek beren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute
Medikuntzako ehunka profesionalek euren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute astelehen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egindako manifestazioetan, eta "kosta ahala kosta" helburuak lortuko dituztela ziur agertu dira.
Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientean aurreikusitako 301 borondatezko kaleratzeak lortu ditu
Enpresak gaur, astelehena, 15:00ak arteko epea eman zuen beharginek borondatez lana uzteko. Azpimarratu du helburu hori beharrezko urratsa zela bideragarritasun-plana lortzeko.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea egin du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Energia sektorerako eta mozkin handiko enpresentzako zergak proposatu ditu EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten".