LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioa egin dute Gasteizko lorezainek eta enpresak

Ados jarri dira Precoren egoitzan egin duten bederatzigarren bileran. Orain, azpikontratatutako 80 langileek erabakiko dute oniritzia eman ala ez, astearte honetan egingo duten bozketaren bidez.

20250504201953_lorezainak-greban-gasteiz_
Gasteizko lorezaintzako langileen protesta. Argazkia: EITB

Enviser enpresa, Gasteizko Udalak azpikontratatua, eta lorezaintzako langileen ordezkariak (LAB, ELA eta ESK) aurreakordio batera iritsi dira astelehen honetan. Hortaz, baliteke horrekin amaiera ematea sei hilabetetik gorako grebari, Araban sekula izan den grebarik luzeenetako bati.

Bi aldeek beste bilera bat egin dute astelehen honetan, Precon, eta aurreko bileran elkarren ikuspuntuak hurbilago zirela baliatuta, aurreakordioa lortu dute. Sindikatuek langileekin bihar egingo dituzten batzarretan bozkatuko da.

Rafa Busto ELAren ordezkariak adierazi duenez, aurreakordioaren eduki zehatza ez da jakinaraziko langileei aurkeztu arte.

Busto oso pozik agertu da eta espero du aurreakordioak langileen oniritzia jasotzea, asteazkenean sinatu ahal izateko eta lorezainak hurrengo egunean lanera itzultzeko, sei hilabete baino gehiagoko grebaren ostean.

Laurogei langileko lantaldeak martxoaren 26an ekin zion grebari, hitzarmen propioa eskatzeko eta bere lan-baldintzak, lorezaintzako estatuko hitzarmenak arautzen dituenak, gutxieneko soldata justu-justu gainditzen duela salatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X