LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maderas de Llodio hasi da langileak kaleratzen

Lanpostuak mantentzeko "alternatiba bideragarriak" badaudela eta borrokan jarraituko dutela esan dute langileek. Manifestazioa deitu dute datorren ostiralerako, Laudion, 18:30ean.

maderas de llodio
Artxiboko irudia.

Maderas de Llodio enpresako zuzendaritza hasi da langileak kaleratzen. Hala salatu du enpresa batzordeak, gaur arratsaldean zabaldutako ohar batean. Joan den irailaren 22tik, greba mugagabean daude, lantegiko 151 beharginetatik 39ren kaleratzea ekarriko duen Enplegu Erregulazioko Espedientea (EEE) salatzeko. 

Batzordeak azaldu duenez, enpresak epe bat zabaldu zuen, EEEra borondatez batzeko aukera emanez langileei, eta behin epe hori amaituta,  inolako jakinarazpenik eta kaleratze-gutunik  bidali gabe, zuzenean kalteordainak ordaintzen hasi da kaltetutako langileei.  "Onartezina" iritzi diote, prozesua modu horretan kudeatzea. 

Bestalde, gaur Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin bilera izan dute langileek, eta haren jarrera ere onartezintzat jo dute, besteak beste, egoera bideratzeko esku-hartzeko aukera proposatu ere ez duelako egin Industria Sailak.

Amaitzeko, lanpostuak mantentzeko "alternatiba bideragarriak" badaudela eta borrokan jarraituko dutela esan dute langileek. Manifestazioa deitu dute datorren ostiralerako, Laudion, 18:30ean.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X