GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maderas de Llodio, greba mugagabean

Langileen batzordeak salatu du enpresak produkzioaren % 40 beste lantegi batzuetara eramateko asmoa duela, eta deslokalizazioak Laudioko eta eskualdeko "lantegiaren etorkizuna arriskuan jartzen" duela.

maderas de llodio
Maderas Llodioko langileen manifestazioa. Argazkia: EITB

Maderas de Llodio enpresako langileek greba mugagabea hasi dute enplegu-erregulazioko espedienteari eusteko asmoa salatzeko; izan ere, lantegiko 151 langileetatik 39 kaleratuko dituzte.

Joan den astean bi greba egun egin zituzten, baina langileen ordezkaritzak gaurtik aurrera greba mugagabea egitea erabaki zuen, enpresak kaleratzeei eustea erabaki zuelako.

Langileen batzordeak salatu du enpresak produkzioaren % 40 beste lantegi batzuetara eramateko asmoa duela, eta horrek Laudioko eta eskualdeko "lantegiaren etorkizuna arriskuan jartzen duen deslokalizazioa" dakarrela. Era berean, berretsi du ez dagoela kaleratzeak justifikatzen dituen ekoizpen ezta antolaketa arrazoirik ere, "onura ekonomikora" bideratutako erabakia omen da, "giza kostua kontuan hartu gabe".

Langileen arabera, erakundeek "ez dute ezer egin", eta Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari eta tokiko erakundeei "deslokalizazio hori gelditzeko jarduteko" eskatu diete.

LABeko hiru ordezkarik, ELAko bi ordezkarik, CCOOko bik eta UGTko bik osatzen dute batzordea. Zuzendaritzari "kaleratze kolektiboak eta antzekoak ez planteatzea" eskatu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X