Albiste da
MUGA-ZERGAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko esportazio-kopurua % 29 jaitsi da abuztuan, aplikatu berri dituzten muga-zergak direla eta

Produktu energetikoen jaitsierak eragin zuen beherakada, % 77,6 egin baitzuten behera. Ez-energetikoak, berriz, % 22,5 jaitsi ziren, batez ere automozioaren sektorean.

exportaciones

EAEko enpresek egindako esportazioen kopurua % 29 jaitsi zen abuztuan 2024ko hilabete berarekin alderatuta; 1.508 milioi euro zenbatekoa izan zen orduan. Jaitsiera handia izan zen EBren eta AEBren artean adostutako muga-zergak aplikatu ziren lehen hilabetean.

Produktu energetikoen jaitsierak eragin zuen beherakada, % 77,6 jaitsi baitziren. Ez-energetikoek, berriz, % 22,5 egin zuten behera, batez ere automobilgintzaren sektorean.

Lurraldeka, Bizkaian izan da atzerakadarik handiena (-% 36,3), nagusiki produktu energetikoen jaitsierak eraginda; Araban, berriz, kanporako salmentak % 32,7 gutxitu ziren, eta Gipuzkoan, % 16,3.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X