Albiste da
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asensio: "Itsaraz parke eolikoaren proiektuak ez zituen beharrezko ingurumen-baldintzak betetzen"

Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuen proiektua baztertzeko Espainiako Gobernuak hartutako behin betiko erabakia "bat dator" Eusko Jaurlaritzaren irizpidearekin, Gipuzkoako ahaldun nagusiorde eta Jasangarritasun diputatuaren esanetan. 

Aerogeneradores en la Sierra de Elguea parque eólico parke eolikoa

Parke eoliko bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Mikel Arrazola (Irekia)

Espainiako Gobernuak behin betiko baztertu du Itsaraz parke eolikoaren proiektua, Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuena, alegia.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusiorde eta Jasangarritasun diputatuak adierazi duenez, proiektuak "ez zituen beharrezko ingurumen-baldintzak betetzen". 

Urte honen hasieran Trantsizio Ekologikorako Ministerioak proiektuari buruzko kontrako ingurumen-txostena plazaratu zuen, eta horren ondotik etorri da orain Espainiako Gobernuaren erabakia. 

Donostian, kazetarien galderei erantzunez Asensiok azaldu duenez, Espainiako Gobernuaren erabakia "bat dator" Eusko Jaurlaritzaren irizpidearekin.

Statkraft enpresak zortzi aerosorgailu jarri asmo zituen (172 metroko diametrokoak eta 200 metroko altuerakoak). Eraiki izan balitz, 60,4 megawatt ekoizteko gaitasuna izango zukeen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X