Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

62 urteko gizon bat hil da Iturmendin, lan-istripu batean

Egurgilea mozketa lanak egiten ari zen Nafarroako herrian, Maugiaburu inguruan, eta adar bat gainera erorita zauritu da.

62 urteko egurgile bat hil da ostegun arratsaldean Iturmendin (Nafarroa), lan-istripu batean.

Ezbeharra Iturmendi udalerriko Maugiaburu inguruan gertatu da, adar bat egurgilearen gainera erori denean, mozketa-lanak egiten ari zela. Istripuaren ondorioz, politraumatismoak egin ditu, eta bertaratu diren larrialdi zerbitzuek langilea egonkortu dute, baina helikoptero medikalizatu batean Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramaten ari zirela hil da.

Foruzaingoak eginbideak bideratu ditu ezbeharraren arrazoiak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X