Telekomunikazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

MasOrange osoa eskuratzeko akordio ez-loteslea iragarri du Orangek

Operazioa urte honen amaieran egitea aurreikusten du. Horrela, Euskaltel, MasOrangen integratuta dagoena, enpresa frantsesaren eskuetara igaroko da.

euskaltel efe

Euskaltelen egoitza Derion. Argazkia: EFE

Orange telekomunikazio-enpresa frantziarrak akordio ez-loteslea lortu du KKR, Cinven eta Providence funts estatubatuarrekin, 4.250 milioi euroren truke MasOrange (MasMovil eta Orange Espainian bat egitearen ondorioz sortutakoa) konpainiaren % 50 erosteko. Hala, Espainian bezero kopuruari erreparatuz gero liderra den operadorearen % 100 bereganatuko luke, konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

"Operazio honek Orangeren plan estrategikoa azkartu eta are gehiago indartuko du Orangek Espainian duen posizioa, taldearen bigarren merkatua Europan", nabarmendu du.

Akordio lotesle bat urte honen amaiera baino lehen sinatzea aurreikusten dute, baina behin betiko baldintzak onartuko beharko dituzte sinatzeko.

Operazioa gauzatuz gero, horrek bete-betean eragingo lioke Euskalteli, Frantziako erraldoiaren esku geratuko baita. Izan ere, 2021ean MasMovil enpresan sartu zen euskal operadorea, 3.000 milioi euroren truke erosita.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X