Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat zauritu da Taxoaren, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita

59 urteko gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin. Larunbat honetan, lanean ari zela gertatu da istripua. 

59 urteko kamioilari bat zauritu da lan-istripuan Taxoareko Berroa industrialdeko enpresa batean, deskargatzen ari zen metalezko fardel bat gainera erorita, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko kolpe ugarirekin.

Anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruila bat bertaratu dira eta azken horiek ikerketa ireki dute istripuaren nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X