IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santurtziko Udaltzaingoko ofizialorde izateko enplegu-eskaintza publikoa, etenda

Alkateak kargutik kendu zuen Segurtasun zinegotzia, ustez haren bikotekideari azterketa bat filtratu ziolako, proban nota hobea lor zezan.

Santurtziko (Bizkaia) Udaltzaingoa. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia

Santurtziko Udalak behin-behinean eten du Udaltzaingoaren ofizialorde izateko deituta zegoen enplegu-eskaintza publikoa, martxan dagoen oposizio-prozesuan gertatutako guztia argitzeko eta erabateko gardentasuna bermatzeko helburuarekin.

Testuinguru horretan, alkateak kargutik kendu zuen Segurtasun zinegotzia, ustez bikotekideari azterketa bat filtratu ziolako, proban nota hobea lor zezan.

"Gertakariak argitze aldera, bidezkotzat jotzen da, zuhurtasun printzipioari jarraiki, hurrengo proben garapena atzeratzea, gertatutako inguruabarrak argitu arte", jasotzen du Karmele Tubilla alkateak sinatu duen erabakiak.

"Ezinbestekoa iruditzen zaigu egoera hori argitzea, prozesua guztiz bidezkoa, gardena, errespetuzkoa eta zuen eskubideen bermatzailea izango dela ziurtatzeko", jasotzen du oharrak. Testuinguru horretan, Udalak barkamena eskatu du sor ditzakeen eragozpenengatik.

"Gure helburua prozesu garbia eskaintzea da, berme guztiak betez, herritar guztiok dituzuen eskubideak murriztu gabe", gaineratu du Santurtziko Udalak oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X