Enpresen kopurua % 0,8 murriztu zen iaz EAEn, baina horiek sortutako enplegua % 1,5 hazi zen
Hiru eskualdek Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu osoaren % 68,9 biltzen dute: Bilbo Handiak (% 38,9), Donostialdeak (% 16,6) eta Arabako Lautadak (% 13,3).
2025eko urtarrilaren 1ean 146.404 enpresa aktibo zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, baina horiek sortutako enplegua % 1,5 hazi zen, Eustaten datuen arabera.
146.404 enpresa horiek 164.138 establezimendutan (fabrikak, saltokiak, bulegoak, etab.) banatuta zeuden. 2024an, 13.335 establezimenduk hasi zuten jarduera eta 14.411k amaitu zuten; hala, azken saldo negatiboa 1.076 establezimendukoa izan zen.
Eustatek gaur argitaratutako 'Egitura eta enpresa demografia' inkestaren arabera, iaz EAEn jardun zuten enpresen % 29,7k bost urte edo gutxiagoko antzinatasuna zuten, eta % 14,8k, bi urte edo gutxiagokoa.
Txandakatze handiena merkataritza, garraio eta ostalaritza sektoreetan gertatu da: alta guztien % 29,1, eta baja guztien % 32,4.
Bilbo Handiak, Donostialdeak eta Arabako Lautadak enpleguaren % 68,9 biltzen dute, batez ere, zerbitzuen sektorean oinarrituta. Zerrendako lehen postuan Bilbo Handia ageri da (% 38,9), Donostialdea (% 16,6) eta Arabako Lautadaren aurretik (% 13,3).
Aurreko urtearen aldean, enplegua EAEko batezbestekoaren (% 1,5) gainetik kokatu zuten jarduera sektoreak honako hauek izan ziren: Informazioa eta komunikazioak (% 4,8), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna (% 2,8), Eraikuntza (% 1,9) eta Arte-jarduerak eta beste zerbitzu batzuk (% 1,6).
Azken 5 urteetako bilakaera kontuan hartuta, EAEko establezimenduen kopurua % 3,4 jaitsi da, pixkanaka, eta antzerakoa gertati da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aitzitik, aldi horretan lanean dabiltzanen kopurua % 5,5 igo da.
Zerbitzuak, buruan
Egitura ekonomikoari dagokionez, establezimendu gehien izan zituzten jarduera-sektoreak Merkataritza, Garraioa eta Ostalaritza (% 34,8) izan ziren. Horien atzetik jarduera profesional eta lagungarriak (% 16,3), Administrazio publikoa, Hezkuntza eta Osasungintza (% 12,3) eta Eraikuntza (% 11,6) ageri dira.
Langile kopurua aintzat hartuta, % 25 Merkataritza, Garraioa eta Ostalaritza sektorean kontzentratu zen, % 24,6 Administrazio publikoa, Hezkuntza eta Osasungintzan (% 24,6) eta % 19,4 Industria eta Energian (% 19,4).
Eboluzioa, lurraldez lurralde
Lurralde historikoen arabera, Bizkaiak enplegatuen % 50 bildu zituen, Gipuzkoak, % 33,2, eta Arabak, % 16,8.
Bizkaian eta Gipuzkoan, Merkataritza, Garraioa eta Ostalaritza sektoreak lurraldeko enplegu guztiaren % 25,5 eta % 25,2 bildu zituen, hurrenez hurren. Araban, aldiz, sektore nagusia Administrazio publikoa, Hezkuntza eta Osasungintza izan ziren, enplegu guztiaren % 25,9 bildu zuen eta.
Aurreko urtearekin alderatuta, enplegatutako pertsonen kopuruan hazkunde handiena izan duen sektorea Informazioa eta Komunikazioarena izan da hiru lurraldeetan: % 6,3 Araban, % 3,3 Bizkaian eta % 8,4 Gipuzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.