Pradalesek adierazi du Eusko Jaurlaritza lanean ari dela lau enpresa-proiektu Euskadira erakartzeko
Lehendakariak adierazi du "etengabeko aldaketa-aro" bat bizi dela maila globalean, "inoiz ezagutu ez den ezegonkortasun batera" garamatzana, eta uste du erantzuna "nork bere gaitasunak aktibatzea, erritmo handiagoa ezartzea eta indarrak batzea" dela. Gainera, "atzerriko inbertsioa" erakartzearen alde egin du.
Imanol Pradales lehendakariak gaur adierazi duenez, lanean ari dira lau enpresa-proiektu Euskadira erakartzeko, elikadura-industriari, energia-bilketari, ekonomia zirkularrari eta automobilgintzari lotutakoak. Era berean, ziurtatu du ezin dela ezer zihurtzat jo, euskal testuinguru sozio-ekonomikoa "positiboa" den arren, eta badela zer hobetua; horregatik "aurre hartu eta arriskatu" behar dela esan du.
Pradalesek astearte honetan Bilbon El Correo egunkariak eta Banco Santanderrek antolatutako Aurreikuspen Ekonomikoen Foroan egin ditu adierazpenok.
Bere esanetan, "etengabeko aldaketa-aro" bat bizi da maila globalean, "inoiz ezagutu ez den ezegonkortasun batera garamatzana", eta uste du erantzuna "nork bere gaitasunak aktibatzea, erritmo handiagoa ezartzea eta indarrak batzea" dela. Gainera, "atzerriko inbertsioa" erakartzearen alde egin du.
Berriki onartu duten Euskadi 2030 Industria Planak helburu "anbiziotsua" duela azpimarratu du, euskal enpresen ehuna babestea "bai kanpoko shocken aurrean, bai barne-lehiakortasun arazoen aurrean ere".
Pradalesek azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak, historikoki, beti izan du ekonomian ikuspegi publiko-pribatu batetik "esku hartzeko" joera, "inoiz ez inposiziotik", eta orain "aukera lehio hori probesten" ari direla esan du.
Gogorarazi du 2028ra bitartean 3.900 milioi euro publiko aktibatzeko konpromisoa hartua dutela, eta "bazkideak" behar dituztela "bidaia hori elkarrekin egiteko". Are, azpimarratu du "herri-proiektuei ez ezik, kanpoan dauden aukerei" ere begiratu behar dietela. "Atzerriko inbertsioa erakartzeaz asko ari gara hizketan", ziurtatu du.
(Informazioa osatzeko lanean ari gara)
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.