Eusko Jaurlaritzak irtenbideak eskatu ditu datorren urtean berdelaren kuota % 70 murriztu behar ez izateko
Amaia Barredo Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren esanetan, "onartezina" da estatu batzuk inolako kuotarik gabe arrantzan aritzea, eta beste batzuek ahalegin handia egin behar izatea, % 70eko murrizketarekin.
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak "elkartasuna eta koherentzia" eskatu dizkio Europar Batasuneko Arrantza Kontseiluari, datorren urteko berdelaren kuota % 70 murriztu behar ez izateko.
Europar Batasuneko Arrantza ministroek datorren urteko arrantza kuotak negoziatzen jarraitzen dute Bruselan, bigarren egunez jarraian.
Bruselan egindako adierazpenetan Barredok azaldu duenez, Barredok adierazi du iparraldeko herrialdeekin (Faroe Uharteak, Groenlandia, Islandia, Norvegia eta Erresuma Batua) akordiorik lortzen ez bada, murrizketa horri "alternatiba bat" bilatu beharko zaio.. Horren ustez, murrizketa horrek "arriskuan" jarriko luke baxurako arrantzaren "errentagarritasuna".
“Onartezina da estatu batzuk inolako kuotarik gabe arrantzan aritzea, eta beste batzuek ahalegin handia egin behar izatea, % 70eko murrizketarekin”, azpimarratu du Barredok.
Atlantikoan eta Mediterraneoan kezka ezberdinak badituzte ere, aldi berean negoziatzen ari dira.
Atlantikoari dagokionez, berdelaren kuota da akordioa lortzeko oztopo nagusia. Izan ere., Bruselak % 70 murriztu nahi du kuota.
Dena den, Mediterraneoko arrantza egunen eztabaidak gaina hartu du, Europako hegoaldeko estatuek onartezintzat jo dutelako urteko lanegunak 27tik 9,7ra murrizteko Europako Batzordeak egindako proposamena.
Iturri diplomatikoek azaldu dutenez, Espainia, Frantzia eta Italia bat egin eta frontea osatu nahian ari dira lanegun gehiago onar ditzaten presioa egiteko.
Arrantza ministroen arteko bilerak larunbatera arte luzatu daitezke. Helburua 2026rako Atlantikoko eta Mediterraneoko arrantza kuotak adostea da, baina Atlantikoaren kasuan 2027 eta 2028koak ere adostuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.