ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorra deitu dute martxoaren 17an Hegoaldean, LGS propio baten alde
Sindikatuek Bilbon emandako prentsaurreko batean egin dute iragarpena. Grebak 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko' leloa izango du.
Sindikatuetako ordezkariak, gaur goizean. Argazkia: LAB Sindikatua.
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek greba orokorra egingo dute Hego Euskal Herrian 2026ko martxoaren 17an, 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko' leloarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoan lanbidearteko gutxieneko soldata propioa ezar dadin lortzea da helbuua.
Greba orokorraren iragarpena egiteko agerraldia izan da astelehen honetan Bilbon, eta Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak eta Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak hitz egin dute. Hego Euskal Herriko erakunde politikoen "eraso antidemokratikoa" salatu dute biek, "bertoko gutxieneko soldata bati buruzko eztabaida hasteko aukerari ere bidea itxi diotelako".
Gogorarazi dutenez, alde batetik, Nafarroako Parlamentuak "txosten juridikoen aitzakia" jarri zuen eztabaida ukatzeko, eta, bestetik, EAJren, PSEren, PPren eta Voxen botoek "itxi zuten atea" Eusko Legebiltzarrean. "Beraz, mespretxatu egin dituzte Herri Ekimen Legegilea sostengatu zuten 138.000tik gora sinadurak", salatu dute.
Halaber, gogorarazi dute erakundeek Pentsiodunen Mugimenduaren herri ekimen legegile bat ere baztertu zutela eta eztabaida fasera ez zela igaro, bai eta Confebask eta CEN patronalek uko egin dietela sektorearteko negoziazio kolektiboaren bidez lanbidearteko gutxieneko soldata propioa negoziatzeari.
Horrenbestez, ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek erabaki dute "erantzun indartsu bat" emango dietela Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eta Confebask eta CEN patronalei, eta greba orokorrera deituko dute martxoaren 17an.
"Oso larria da ordezkari politikoek gizarteari ukatzea lege aldaketak proposatzeko duen aukera bakarra. Demokrazia zeharo murrizten ari dira", salatu dute.
Gainera, sindikatu deitzaileek nabarmendu dutenez, "langileen eskubideen aldeko autogobernu eta burujabetza ariketa bat gutxietsi dute, eta Gasteizko eta Iruñeko gobernuek eta patronalek Espainiako lan legedia inposatu nahi dute, euskal langile klasea are egoera prekarioagora bultzatzeko".
Hain zuzen, hasteko, greba deituko duten sindikatuek proposatu dute 2026rako 1.500 euroko lanbidearteko gutxieneko soldata ezartzea, eta EAEko eta Nafarroako parlamentuek finkatu beharko lukete, behin Espainiako Kongresuan Langileen Estatutuko 27. artikulua aldatzeko urratsa egin ondoren.
Eskaera gobernuei
Horregatik, sindikatu deitzaileek euskal alderdi politikoei galdegiten diete aldarri hori Madrilera eraman eta haren onarpena negozia dezaten. Bide batez, eskatu diete ez dezatela EAEko nahiz Nafarroako estatus juridikoaren aldaketarik onartu baldin eta eskuduntza hori gabe bada.
Halaber, sindikatuok Confebask eta CEN patronalei egindako eskariak bere horretan dirau, hau da, lanbidearteko akordioak sina ditzatela gutxieneko soldata hilean 1.500 eurokoa izan dadin 2026rako.
Sindikatuen arabera, lanbidearteko gutxieneko soldata handitzeak eragina izango luke negoziazio kolektiboan, beste soldaten igoera ere ekarriko bailuke. Horregatik, martxoaren 17ko greba orokorra "langileria guztiarentzako hitzordu saihestezina dugu". "Soldatak hobetzearen ondorioz aberastasunaren banaketa hobea lortzeko inflexio puntua da", gaineratu dute.
Orobat, deitzaile diren sindikatuek nabarmendu dute 1.500 euroko gutxieneko lanbidearteko soldata bat lortzeak emakume langileei ezarritako soldata arrakala murrizten ere lagunduko duela. Era berean, "ondorio zuzenak" izango ditu prekarizatuenak diren kolektiboetan (gazteak, migratzaileak zein dibertsitate funtzionala duten pertsonak).
Sindikatuen iritzian, martxoaren 17ko grebaren ardatz izango den aldarrikapena gauzatuz gero, horrelako lanbidearteko gutxieneko soldata bat gaur egun "gabezia handiak" dituen "babes sozialeko sistemaren oinarri" izango litzateke.
Bestalde, 1.500 euroak gutxieneko pentsioaren zenbatekoa ere izan beharko liratekeela uste dute sindikatuek, eta, horrela, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren eskari nagusietako bat bete egingo litzateke. "Eta nahikoak izan beharko lukete etxebizitza bat eskuratzeko eta bizimodu independentea garatzeko", gaineratu dute.
Burujabetza ariketa
Bukatzeko, ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek aipatu dute grebaren aldarri nagusia ikuspegi sozialetik eginiko burujabetza ariketa bat dela. "Aberastasuna hobeto banatu eta kohesio soziala areagotuko lirateke Hego Euskal Herriarentzako eskuduntza berrien bidez, patronalek eta gobernuek Madrilen erabakitako legeak baliatu nahi baitituzte euskal langileria prekarizatzeko", azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.