M17KO GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba deialdia errespetatu arren, Torresek uste du ez dela  Euskadin gutxieneko soldata lortzeko "modurik onena"

Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Enplegu eta Lan kontseilariak esertzeko eta hitz egiteko eskatu die sindikatuei eta patronalari "elkarrizketa baita beti, akordioak lortzeko irtenbiderik onena".

Mikel Torres
Torres kontseilaria gaur. Argazkia: EuropaPress

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Enplegu eta Lan sailburuak greba orokorraren deialdiarekiko errespetua adierazi du, baina uste du ez dela "modurik onena" gutxieneko soldata bat lortzeko.

Adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "ezbairik gabe" defendatzen du gutxieneko soldata propio bat izateko aukera, baina negoziazio kolektiboari lotuta, eta gehitu du Eusko Jaurlaritzak eta, zehazki, bere Sailak "hasiera-hasieratik" lan egin duela gai horren inguruan, eta Euskadiko errealitate sozioekonomikoari eta soziolaboralari buruzko txosten bat ere ekarri duela eztabaidara, gutxieneko soldata tarte batzuk ere proposatuz, azterketa horretan. 

Gai horri heltzeko modua "hitz egitera esertzea eta akordio bat lortzea" dela defendatzen duela Jaurlaritzak berretsi du, eta "ez sindikatu horiek egin nahi zuten moduan", Eusko Legebiltzarrak LEPa izapidetzeari uko egin izanari erreferentzia eginez.

Zentzu horretan, bi aldeak (sindikatuak eta patronala) esertzera gonbidatu ditu berriro, "elkarrizketa baita beti, akordioak lortzeko irtenbiderik onena".

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X