Martxoan hasiko dira Ertzaintzako lan-eskaintza publikoko azterketak, 150 plaza betetzeko
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak asteazken honetan iragarri duenez, datorren martxoan hasiko dira Ertzaintzaren 35. promozioko lan-eskaintzarako probak. Promozio horrek 150 plaza eskaintzen ditu oinarrizko eskalako agenteentzat, eta abenduaren 23an amaitzen da izena emateko epea.
Eskaintza hori aurreko promozioko 463 plaza hutsak betetzeko deitu zen, eta plaza horietatik 270 geratu dira bete gabe; izan ere, 3.609 hautagaien % 90ek ez zituzten proba teorikoak eta psikoteknikoak gainditu.
150 plazak gehitu daitezke, aurreko 463 plazetara iritsi arte. Aurrekoaren lehen azterketetan 380 oposiziogile baino gehiago izan ziren, eta proba fisikoak, medikoak eta elkarrizketa pertsonala egin behar zaizkie, prozesua amaitu barik dago eta.
Behin izena emateko epea amaituta, "martxoan hasiko litzateke hurrengo fasea", hau da, azterketak, iragarri du Zupiriak Ertzaintzaren 2025-2028 Enplegu Planaren aurkezpenean. Joan den uztailean onartu zen Ertzaintzaren negoziazio-mahaian, Erne, ESAN eta Sipe sindikatuen laguntzarekin, eta, azaroan, Gobernu Kontseiluan.
Gainera, Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu duen eta 2026an garatzea helburu duen euskal administrazioaren eta erakunde publikoen 2025eko lan-eskaintza publikoen egutegian hainbat eskaintza publiko daude, horien artean 430 ertzaingaientzako, nahiz eta Segurtasun Sailak oraindik ez duen iragarri noiz deituko duen zehazki.
Sailburuak adierazi du Enplegu Planaren helburua dela 2028an Ertzaintzan 8.000 lagun izatea hautaketa- eta sustapen-prozesu batzuen bidez, nahiz eta ekintza horien emaitzetako batzuk 2030era arte luzatuko diren.
Gaur egun, 700 langile inguruko defizita du plantillak. 2024 urtearen amaieran 2.300 lanpostu baino gehiago zeuden titularrik gabe, eta 1.300 karrerako funtzionario baino gehiago ez zeuden behin betiko atxikita, sailburuak azaldu duenez.
Egoera horri irtenbideak ematen joateko, igoerarako eta espezializaziorako deialdiak ere egingo dira, beheko kategorietan lanpostu hutsak sortzeko, LEPetan plazak atera ahal izateko. Prozesu horiek aurreikusitako erretiroekin koordinatuko dira.
Era berean, Lanpostuen Zerrenda berrantolatuko da, gaur egungo espezialitateak berrikusita, eta berriak sartuko dira, azaldu du Zupiriak, eta Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia berrituko da, instalazioak handitzeko, irakasle gehiago izateko eta eduki berriak sortzeko.
Bigarren fasean, Enplegu Planaren oinarria sistemaren jasangarritasuna izango da.
2026an Enplegu Planak 23,6 milioi euroko aurrekontua izango du, eta ostegun honetan onartu behar du Arkautiko Kontseilu Errektoreak.
Lan-eskaintza deitzeaz gain, intendente, komisario, komisariorde, ofizial, ofizialorde eta agente lehenaren lanpostuetara igotzeko prozesuak deituko dira, eta espezializazioak egingo dira bide-segurtasunean, ikerketa kriminalean, babesean, lehergailuen desaktibazioan, brigada mugikorrean, besteak beste, agenteen oinarrizko plazak sortzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.