Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Tubos Reunidos

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak bilera bana egin du gaur Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegietako enpresa-batzordeekin, konpainiak enplegu-erregulazioko espedientea ezarriko duela iragarri ondoren.

Enpresa-batzordeko ESKren iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak proposatuko dituzten neurriak aurkeztu dizkie batzordeko kideei. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Enpresak jakinarazpena bidali dio dagoeneko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV). Enplegua-erregulatzeko espedienteak langile guztiei eragingo diela bai, baina ez dute zehaztu zenbat langileri aplikatuko zaien. Plantilla murrizteko "funtsezko aldaketak" ere jarriko ditu mahai gainean, lan-txandak murriztea, besteak beste.

Batzordeak oraindik ez daki pizgarridun bajak planteatuko diren edo "aliritzirako kaleratzeak" izango diren, edo negoziazioan "eskubideen araberako kaleratzeen" truke bat planteatu ahal izango den. Amurrioko Tubos Reunidosek 900 langile inguru ditu eta Trapagaranen 350 baino gehiago.

Enpresa-batzordea Amurrioko lantegian bilduko da datorren astelehenean, otsailaren 2an, egoera aztertzeko. Otsailaren 9an bilera bat egingo da enpresarekin, kontsultaldia hasteko.

Hitzordu horretan, "lantegi bakoitzari eragingo dioten Bideragarritasun Planeko neurriak aurkeztu eta azalduko dira", urriaren 29ko 1483/2012 Errege Dekretuaren araberako EEE bat egitea barne.

Enpresak "egoera ekonomiko konplexua eta merkatuen egungo nazioarteko testuingurua" jartzen ditu neurriak hartzeko argudio gisa. 2025eko lehen seihilekoa 28,4 milioi euroko galerekin itxi zuen Tubos Reunidosek, muga-zergen politika tarteko. Ondorioz, 2025eko irailaren 1etik 2026ko otsailaren 2026ra aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezarri zuen Amurrioko lantegian.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X