Polizia Nazionalak Sidenorren Basauriko bulegoak miatu ditu, Israeli altzairua saldu diolakoan
Ikerketa sekretupean dago. Hala ere, haren berri duten iturriek EITBri jakinarazi diote Polizia 2024an eta 2025ean egindako salmenten inguruko material informatikoaren bila dabilela.
Polizia Nazionala Sidenorrek Basaurin duen egoitza miatzen ari da, Israeli altzairua saltzeagatik irekitako ikerketaren barruan. Ikerketa sekretupean dago. Hala ere, barruan zer gertatzen ari den jakitun diren iturriek EITBri jakinarazi diote 2024 eta 2025 urteetan egindako altzairu-salmentekin lotutako material informatikoa bilatzen ari direla agenteak.
Hain zuzen ere, urrian hasi zen Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko epailea Sidenorren presidentea, Jose Antonio Jainaga, eta beste bi zuzendari ikertzen legez kanpo Israel Military Industries (IMSI) konpainiari altzairu-partidak saldu zizkiotelakoan. Kontrabando-delituak egin ote zituzten eta gizateriaren aurkako delitu baten konplize izan ote ziren ikertzen ari da.
Ikerketaren abiapuntua Asociación Comunitat Palestina de Catalunya-Terra Santa elkarteak jarritako kereila bat izan zen. Elkarte hori herri-akusazio gisa aurkeztu zen.
Ikerketa prozesu horren barruan, Jainagak eta bi zuzendariek epailearen aurrean deklaratu zuten azaroaren 12an. Deklarazioan, Jainagak ukatu egin zuen Israeli altzairua legez kanpo saldu ziola. Ziurtatu zuen Sidenorrek ez zuela "inolako irregulartasunik egin Israeli saldutako altzairuarekin"; argudiatuta Sidenorrek ekoitzi eta Israelera esportatutako material hori ez zegoela "administrazioaren kontrol berezia behar zuten produktuen artean".
Astearte honetako miaketa Auzitegi Nazionalak eskatuta egin du Polizia Nazionalak. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzako iturriek adierazi dutenez, izapideak sekretupean daude. Hala ere, ikerketaren jakitun direnek zehaztu dutenez, Fiskaltza eginbide horien aurka agertu da.
Bitartean Sidenorreko iturriek jakinarazi dute enpresa prest dagoela ikerketa burutzeko beharrezkoa den laguntza guztia emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
"Fronte zabalak eraikitzea" eskatu du EH Bilduk, "ultraeskuinaren mehatxuaren aurrean"
Koalizio abertzaleak ohar bidez jakinarazi duenez, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria eta Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkaria Argentinara eta Uruguaira joan dira azken egunotan, eta hainbat ordezkari politiko, giza eskubideen aldeko erakunde eta euskal diasporako kiderekin bildu dira han.
Euskadik eta Espainiar Estatuak aldebiko batzorde bat sortuko dute aireportuen kudeaketan parte hartzeko
Aireportu-azpiegiturei buruzko akordioak bi administrazioen arteko lankidetza-organo bat abian jartzea aurreikusten du, indarrean dagoen eskumen-araudia errespetatuz, Euskadik erabaki estrategikoetan esku hartzeko aukera izan dezan.
Euskal Herriaren proiektu nazionala indartzeko beharra azpimarratu du EH Batera herri ekimenak Lizarran
Aberri Egunaren ofizialtasuna eta instituzionalizazioa ere aldarrikatu dituzte ekimeneko ordezkariek gaur Lizarran egin duten ekitaldian. Zehazki, gaur egun ez duen aitortza eta zabalpena emateko eskatu dute, "urrats txikia bezain eraginkorra" izango litzatekeela iritzita.
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Mikel Serrano, Zumarragako PSE-EEko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
Alkateak eraman du Korrikaren lekukoa Gipuzkoako udalerriko Udalbatzari esleitutako kilometroaren lehen metroetan. PSE-EEk Korrikan alderdi gisa ez parte hartzea erabaki zuen, CCOOk betoa jaso ostean, baina ordezkari batzuk parte hartzen ari dira.
Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.