Sidenorreko arduradunek epailearen aurrean defendatu dute Israeli egindako salmentak legezkoak zirela
Sidenorrek Israel Military Industries enpresari altzairua legez kanpo saldu ote zion ikertzen ari da Francisco de Jorge instrukzio epailea, eta enpresako hiru goi karguk ikertu gisa deklaratu dute.
Israeli altzairua legez kanpo saltzea egotzita, gaur, Auzitegi Nazionalean ikertu gisa deklaratu duten Sidenorreko hiru goi-kargudunek errugabeak direla defendatu dute. Israeli egindako salmentek legedia betetzen zutela eta ez zutela irregulartasunik egin esan diote epaileari. Eta hori hala dela ziurtatzeko, frogak erakutsi omen dituzte.
Deklarazioen ondoren, siderurgia-enpresak kaleratu duen oharrak dioena da goian azaldutakoa. Jose Antonio Jainaga, Sidenorreko presidenteak, eta bi goi-arduradunek Israel Military Industries armagintza sektoreko enpresari altzairua saltzeagatik deklaratu dute, goizean, Francisco de Jorge epailearen aurrean. Asociacion Comunitat Palestina de Catalunya Terra Santa taldeak jarri zuen haien kontrako kereila, kontrabandoa eta gizateriaren aurkako delituak egotzita.
Jainagaren arabera, ez Europako araudiak, ezta Espainiakoak ere, ez zioten Sidenorrek ekoitzitako altzairuak Israelen saltzeko "kontrol berezia" behar zuenik, eta horregatik, ez zioten salmentarako baimenik eskatu Espainiako Gobernuari, eta ez zuen izenik eman zegokion erregistroan.
Halaber, Sidenorreko buruak azaldu du ikerketapean dauden salmentak egin zirenean ez zegoela indarrean Israelekin merkataritza-operazioak egiteko "mugarik". Esportazio guztiak uztailean etetea erabaki zutela gaineratu du, enpresak berak hala erabakita, Espainiako Gobernuak Israeli enbargoa ezarri baino hiru hilabete lehenago.
Azkenik, ziurtatu du Espainiako eta Europako agintariek ez diotela Sidenorri oharrik helarazi Israeleko merkataritza-harremanak direla eta ezarritako neurri berezien berri emateko.
Jarritako salaketan, Comunitat Palestina de Catalunya Terra Santa taldeak salatu zuen Sidenorrek 1.207 tona altzairu saldu dizkiola Israeli, 2024tik.
Esklusiboki teknologia militarra
Jainagaren hitzak entzun ondoren, David Aranda akusazioaren abokatuak hedabideen aurrean hitz egin. Adierazi du Sidenorrek saldutako altzairua "esklusiboki teknologia militarra fabrikatzen duen enpresa batek" erosi duela Israelen, besteak beste, misilak eta munizioa jaurtitzeko plataformak egiteko.
Hori dela eta, Sidenorrek bere apelazioan erabilitako argudio nagusia zalantzan jarri du Arandak, siderurgia enpresak esan baitu saldu duten altzairuak ez duela erabilera bikoitza.
Abokatuak gogoratu du Israelgo armagintza enpresa bati altzairua "modu erregularrean" bidalita, Sidenorrek genozidio delituan parte hartu duen ari direla ikertzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.