Akordio berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?

Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.

FOTODELDIA MADRID, 16/02/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez (i), y la vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz (d), junto a los secretarios generales de CCOO y UGt Unai Sordo (i) y Pepe Álvarez (d) durante la firma del acuerdo por el que el Gobierno y los sindicatos CCOO y UGT firman el acuerdo para subir el salario mínimo interprofesional (SMI) un 3,1 % en 2026, hasta 1.221 euros brutos mensuales en catorce pagas, este lunes, en Madrid. EFE/ J.J. Guillén
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Yolanda Diaz Lan ministroa. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak astelehen honetan sinatu du lanbidearteko gutxieneko soldata berria (LGS), CCOO eta UGT sindikatuekin. Soldata berria egungo 1.184 euroetatik (14 ordainsaritan) 1.221 eurora igaroko da, hau da, 37 euroko igoera hilean edo 518 eurokoa urtean.

Akordioa sinatzeko ekitaldia Lan Ministerioan izan da, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea zein Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta arlo horretako ministroa izan dira bertan. Behin akordioa sinatuta, litekeena da astearteko Ministro Kontseiluan onartzea gutxieneko soldataren igoera jasotzen duen Errege Dekretua.

LGSaren igoera % 3,1 izanik, 2026ko gutxieneko soldata 17.094 euro gordin izango da urtean, eta 40,70 euro gordin egunean. Aldi baterako langileentzat eta sasoikako langileentzat, LGSa 57,82 eurokoa izango da jardueraren legezko lanaldiaren arabera. Etxeko langileei dagokienez, ezin izango dute 9,55 euro baino gutxiago kobratu lan egindako ordu bakoitzeko.

LGSaren igoera atzeraeraginkortasunarekin aplikatuko da aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera, eta 2,5 bat milioi langileri egingo die mesede.

Diazek Sanchez bertan zela baliatu du esateko Gobernuaren barruan eztabaida "biziak" izan diren arren "egon behar zuen lekuan" egon dela esateko, langileen alde, eta eskerrak eman dizkio Gobernuaren buruari "historiaren alde zuzenean" kokatu izan delako "beti".

Bien bitartean, Sanchezek bertan ez egotea aurpegiratu dio CEOEri, "justizia sozialeko ekintza bat izan delako", hazkunde ekonomikoa eta enpresen emaitza onak dauden une honetan.

"Patronalak erabaki du sinaduran huts egitea, ez enpresek, haiek badakitelako langileek soldata duina merezi dutela", esan du Sanchezek akordioa sinatu bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X