TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Dataren txostena inbertsio funtsei buruz, 1981eko estatu kolpe saiakerako dokumentuen desklasifikazioa eta Iberdrolaren emaitzak

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

logo EITB DATA
EITB Data

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data: EITB Dataren azken txostenaren arabera, inbertsio funtsen presentzia geroz eta handiagoa da euskal enpresen jabetzan. EAEren kasuan, % 10 dira dagoeneko. Euskadi eta Nafarroako 209 konpainiak kapital pribatuko partaidetza dute; gehienak, Estatukoak.

- 1981eko estatu kolpe saiakerako dokumentuen desklasifikazioa: Espainiako Gobernuak eguerdian argitaratuko ditu 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakerarekin lotutako dokumentuak. Aipaturiko informazioa Moncloako webgunean egongo da eskuragarri. 

- Iberdrolaren emaitzak: Iberdrola konpainiak 2025. urteari dagozkion emaitzak argitaratuko ditu. 

Zure interesekoa izan daiteke

justizia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jainaga (Sidenor): "Duela sei hilabetera arte Justizian sinesten nuen"

Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagak esan du oraindik ez duela ulertzen zergatik ireki duten haren aurkako eta enpresako beste bi zuzendariren kontrako auzia, Israeli altzairua saltzeagatik, eta nabarmendu du duela sei hilabetera arte Justizian sinesten zuela. Lehen Justiziak "azkeneraino jazartzen" zituen gaizkileak, baina "jende zintzoa eta errugabea lasai joan zitekeen lotara".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X