Telefonicak 4.318 milioi euroko galerak izan ditu 2025ean, enplegu-erregulazioko espedientearen eta berregituraketen ondorioz
Bere historiako bigarren urterik txarrena izan du telekomunikazio konpainiak; 2002an 5.576 milioi euro zituen.
Telefonika. Artxiboko argazkia: EFE
Telefonicak 4.318 milioi euroko galerak izan zituen iaz, konpainiak Espainian onartutako enplegu-erregulazioko espedientea eta Latinoamerikan egindako berregituraketen ondorioz.
Telekomunikazio enpresak 5.000 langile baino gehiago kaleratuko ditu Espainian, enplegu-erregulazio espedientea eginda, eta horrek 2.049 milioi euroko kostua ekarriko dio. Halaber, Latinoamerikan egindako desinbertsioek 2.269 milioi euroko kostua ekarri diote enpresari.
Gauzak horrela, bere historiako bigarren urterik txarrena izan du telekomunikazio konpainiak, 2002an 5.576 milioi euro galdu ostean.
Hala ere, Espainiako datuak soilik kontuan hartuta, 2.100 milioi irabazi zituen iaz, 2024an baino % 7,9 gutxiago.
Bestalde, Telefonicak irabaziak % 1,5 handitu zituen, 35.120 milioi euroraino, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak gaur zabaldutako informazioaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela