Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuztea dute berriro gaur gauetik hasita Tubos Reunidosen, azken negoziazio bileraren atarian

22:00etan, 24 orduko lanuztea abiatuko dute beharginek. Asteartean ere, 24 orduko lanuztea egingo dute; eta asteazkenetik igandera, 4 orduko geldialdiak egingo dituzte txanda bakoitzean. 

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
Protesta baten irudia. Argazkia: Europa Press

Tubos Reunidoseko zuzendaritzak eta langile batzordeak bihar, astelehena, ekingo diote enplegu-erregulazioko espedientearen (EEE) negoziatzeko azken bilerari. Enplegu-erregulazioa bertan behera uzteko eskatu dute langileek, baldintzak negoziatzeko asmorik gabe.

Bilerarekin batera iritsiko dira beharginen protestak. Gaurko 22:00etan hasita, 24 orduko lanuztea egingo dute atzera Amurrioko lantegian. Astearteko greba ere, 24 ordukoa izango da, eta asteazkenetik igandera, 4 orduko geldialdiak egingo dituzte txanda bakoitzeko.

Luzapenik edo akordiorik lortu ezean, aurrerantzean zer pauso eman erabaki beharko du enpresak.

Bestalde, sindikatuek administrazio-erreklamazio bat aurkez dezakete Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, eta demanda bat Lan Arloko Epaitegian, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea geldiaraz dezan.

Oraingoz, langileen eta zuzendaritzaren jarrerak urrun daude: aurreko bileretan enpresak kaleratzeekin lotutako eskaintza hobetu du. 

Gerta liteke biharko hitzorduan ere eskaintza hobetzea —azken bileran egin ohi den bezala—, baina orain arte sindikatuek uko egin diote baldintza horiek negoziatzeari, justifikaziorik gabeko enplegu-erregulazioko espedientea dela iritzita. Hori horrela, enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko exijitzen dute.

Bihar bilera erabakigarria egiteaz gain, protestak eta elkarretaratzeak ere deitu dituzte astelehenerako.

Gainera, astearterako batzarra deitu dute Arabako lantegiaren sarreran, azken informazioen berri emateko, eta orduan jakingo da kontsulta-epea bukatutzat ematen duten ala ez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X