Azkoitiko Sidenorreko langileek manifestazioa egin dute euren lanpostuak defendatu eta enpresaren "utzikeria" salatzeko
Enpresa batzordeak deituta, ehunka pertsona kalera atera dira Sidenorrek Azkoitiko ijezketa trena itxiko duela eta 36 behargin Reinosara (Kantabria) lekualdatuko dituela salatzeko.
Manifestazioa 11:00etan abiatu da lantegiaren aurrean. Argazkia: EITB
Azkoitiko Sidenor enpresako langileek manifestazioa egin dute gaur, Jose Antonio Jainaga buru duen konpainiak hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko. Aste honetan jakin denez, Sidenorrek itxi egingo du Azkoitiko ijezketa trena, eta 36 langile Reinosara (Kantabria) lekualdatuko ditu.
LABek eta ELAk osatzen dute faktoriaren enpresa batzordea, eta eurek deituta egin dute protesta, 11:00etan hasita. Kazetariei euskaraz egindako adierazpenetan Kepa Urzelai LABeko ordezkariak salatu duenez, Sidenorrek "abandonatuta" izan du Azkoitiko lantegia, eta 10 urtean "200 lanpostu suntsitu ditu eta ez du inbertsiorik egin".
Sindikatu horien arabera, 2024ko urtarriletik hitzarmenik gabe daude, eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea izan dute indarrean urtebete eta erdiz (iazko urrian bukatu zen).
Horien hitzetan, denbora honetan alde sozialak negoziazio mahaia biltzeko eskatu dio enpresari, baina honek uko egin dio negoziatzeari.
"Aste honetan hainbat protesta egin ditugu negoziazio mahaia irekitzea eskatzeko, baina jasandako kolpearen ondorioz, manifestazioaren leloa ere aldatu dugu eta lanpostuak Azkoitian mantentzea nahi dugula aldarrikatu dugu. Ez dugu lanpostu galerarik onartuko", argitu du Sidenorrek ostegunean eman zuen albisteari erreferentzia eginda.
Urzelaik adierazi du aste honetan Azkoitiko Udaleko arduradunekin bildu direla, babesa lortu nahian, baina "hitz onez haratago, ez du emaitzarik eman". Horren harira, iragarri du datorren astean batzarrak eskatuko dizkietela Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.