Langabeziaren bilakaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"

Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".

VITORIA, 02/07/2025.- Dos personas salen de la oficina del servicio público vasco de empleo (Lanbide) en Vitoria este miércoles. El empleo volvió a avanzar en junio, con 76.720 ocupados más, hasta un nuevo récord de 21,86 millones de afiliados, gracias al tirón del comercio y la hostelería que compensaron la pérdida en el sector educativo con el final de curso. EFE/Adrián Ruiz-Hierro
Lanbideren bulego baten kanpoaldeko irudia. Argazkia: EFE

Langabezia-tasak behera egingo du eta Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egingo du martxoan. Hori ziurtatu du Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, eta adierazi du enpregu-datuen aurtengo aurreikuspenak "positiboak" izaten jarraitzen dutela.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "oraindik ez dira krisi geopolitikoaren ondorioak nabaritzen", baina "epe ertainean zalantza asko" daudela ohartarazi du.

Francisco Pedrazak aurreratu duenez, enpleguari dagokionez, martxoa "ondo doa, goraka", eta langabeziak behera eta kotizazioek gora egingo dutela espero du.

Azaldu duenez, hilaren erdialderako datuek adierazten zuten ia 1.500 langabe gutxiago zeudela, eta aurten "badirudi susperraldia aurreratzen ari dela", adierazle horrek urteko lehen bi hilabeteetan izan duen ohiko bilakaeraren ondoren.

Nolanahi ere, produktu energetikoak eta kostu finko guztiak garestitzen diren heinean, enpresek "marjina txikiagoa" izango dute. Horren ondorioz, "epe ertainean zailtasunak izan daitezke”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X