Enpresak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAFek 300 milioitik gorako kontratua eskuratu du Serbian eta 30 tren egingo ditu Belgraderako

Unitateak eraikitzeaz gainera, lehen bi urteetako mantentze-lanak ere bere gain hartuko ditu. Serbian lortzen duen bigarren kontratua da honakoa. 

CAFek diseinatu eta egindako Belgradoko tranbia.

Belgradoko garraio sarean zerbitzua ematen duen CAFeko tranbietako bat. Argazkia: CAF.

Gipuzkoako CAF enpresak kontratu berria sinatu du Serbiako tren-konpainiarekin. Belgraderako aldirietako zerbitzurako 30 tren berri egingo ditu. eta haien mantentze integralaz arduratuko da bi urtez.  Eragiketa 300 milioi euro baino gehiagokoa da.

Hau da CAFek Serbian lortu duen bigarren tren-kontratua. 2009an hiribururako 30 tranbia diseinatu eta eraikitzeko proiektua irabazi zuen. Gaur egun, tren horiek Belgradeko kaleetan garraio zerbitzua ematen aritzen dira.

Beasaingo enpresak Civity plataforman oinarritutako tren elektrikoak egingo ditu lortu berri duen proiektu honetan. Bakoitzak hiru bagoi ditu eta 546 bidaiarientzako edukiera du (horietatik 204 eserita). Barru aldeko diseinuari dagokionean, 6 eremu multifuntzional izango dituzte eta baita 18 bizikleta sartu ahal izateko espazioa ere.

Unitate hauek aluminio arinaren egituraren abantailak eskaintzen dituzte. 120 km/h-ko abiadura harrapatu dezakete eta, era berean, hiriko garraio-sistemetan ohikoak diren geldialdi ugarietan azelerazio eta abiadura-murrizketak azkar egiteko gaitasuna dute.

CAFek egingo dituen tren berriak Belgradeko sarean eta inguruko herrietan emango dute zerbitzua.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X