Satlantisek Lurra behatzeko bere bosgarren satelitea bidali du espaziora
Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik egin dute bidalketa, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Bizkaiko enpresak garatutako bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak.
Leioako (Bizkaia) Satlantis enpresak arrakasta handiz jarri du gaur orbitan Garai B-Innosat Unamuno izeneko satelitea. Bereizmen handiko irudien bidez, Lurra behatzea da helburua, eta nazioartean punta-puntan kokatzea.
Vandenbergeko (Kalifornia, AEB) Espazio Gunetik jaurti dute, astearte honetan, Euskal Herrian 13:07ak zirenean. Lau kanal optiko osatzen dituzten bereizmen handiko bi kamera daramatza sateliteak —iSIM-90 eta iSIM-170 motakoak—, eta espazioan, gehienez, bederatzi urtez egon daiteke.
Bizkaiko enpresak espaziora bidaltzen duen bosgarren mikro satelitea da, 105 kilo inguru pisatzen ditu, eta SpaceX konpainiaren Transporter-16 ontzia erabili dute bidalketa egiteko. OHB Sweden Suediako enpresarekin elkarlanean garatu dute.
Juan Tomas Hernani Satlantisen arduradunak azaldu duenez, "Lurra behatzeko bezeroek egindako eskari berriei" erantzutera dator misioa. Garai B satelitearekin "jauzi kualitatibo" handia emango dutela ziurtatu du, minutu bakarrean "400 kilometro behatzeko gaitasuna" izango duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela