Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anestesiak Alzheimerra izateko arriskua areagotzen du

Behin eta berriz anestesia harnasteak Alzheimerraren garapena eragin dezake, genetikoki joera hori duten pertsonengan. Alzheimerra duten gaixoentzako aurrerapauso handia izan daiteke honakoa.

Espainiako zientzialariek burututako ikerketa baten arabera, isofluranoa (harnastutako modalitatean oso ohikoa den osagaia) duen anestesia behin eta berriz erabiltzeak Alzheimerra garatzeko arriskua areagotu dezake, genetikoki joera hori duten pertsonengan, Efek jakinarazi duenez.

Journal of Alzheimer's Disease egunkarian argitaratuko lana aurrerapauso handia izan daiteke Alzheimerraren gaixoentzat. Izan ere, "proba genetiko erraz batzuk" eginez, joera genetikoa dagoen ala ez jakingo litzateke eta horrela, gaixoaren arriskua gutxituko lukeen anestesia egokia erabiliko litzateke.

Saguak erabili dituzte ikerketan. Sagu osasuntsuei eta Alzheimerra eragiten dituzten mutazioak zituztenei anestesia eman diete astean birritan eta hiru hilabetez.

Mutazioak zituztenen heriotza-tasa gora egiten zuela ondorioztatu zuen azterketak. Horrez gain, anestesiaren ondoren bere onera etortzen denbora gehiago behar zuten horiek eta beraien portaeran arazo iraunkorrak eragiten zituen.

400.000 pertsona inguruk Alzheimerra dute Espainian. Proba bidez diagnostikatu ezin daitekeen burmuineko endekapenezko patologia bada ere, euren sintomak hobetzeko zenbait tratamendu eraginkor daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X