Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritza 'harrituta' geratu da Eustaten langabezia datuekin

Javier Ruiz Enpleguko sailburuordearen arabera, Eustaten txostena ez dator bat beste inkestek erakutsi duten joerarekin, besteak beste, EAEko langabezia datuekin.

Eusko Jaurlaritza harrituta azaldu da Eustatek gaur jakitera eman dituen langabezia datuekin. Javier Ruiz Enpleguko sailburuordearen hitzetan, Eustateko datuak ez datoz bat beste galdeketek izan duten joerarekin, besteak beste, Gizarte Segurantzan izena emandako pertsona kopuruarekin edo Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako langabezia datuekin.

Ruizek Radio Euskadin nabarmendu duenez, Eustatek datu hauek lantzeko erabilitako tresnak "argitu" beharko lirateke.

Eustatek gaur argitaratutako ikerketak Euskadin langabezia igo egin dela erakutsi du, iazko azken hiruhilabetean % 10ean zegoen, aurreko hiruhilabetean baino % 1,2 gehiago.

Eustaten arabera, lanean dauden gazteen tasa % 30ekoa da, eta 2009ko epe bereko datuekin alderatuta 9.100 lanpostu galdu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X