Parlamentuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aralarrek, EAk eta EBk Kukutzako hustea azaltzeko eskatu diote Aresi

Errekalde auzoan (Bilbo) Ertzaintzak egin duen operatiboaren xehetasunak emateko eskatu diote Herrizaingo sailburuari.
Ertzaintza Kukutza husten. Argazkia: EFE
Ertzaintza Kukutza husten. Argazkia: EFE

Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Batuak Rodolfo Aresen agerraldi eskaera erregistratu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, Kukutzaren hustean Ertzaintzak egin duen operazioaren inguruan azalpenak eman ditzan.

Besteak beste, Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztu, EAko Juanjo Agirrezabala eta Ezker Batuko Mikel Arana bertaratu dira Errekalde auzora (Bilbo). Kukutzako operatiboan herritarren eskubideak errespetatzen zirela ziurtatu nahi zuten, baina poliziek ez diete barrura sartzen utzi.

Blanca Urgellen agerraldia ere eskatu dute. Hain zuzen ere, gaur goizean legebiltzarkideek prentsaurrekoa egiteko hitzordua zuten jarrita Kukutzan. Jaurlaritzaren Kultura sailari eskaera luzatzeko asmoa dute Aralarrek, EAk eta Ezker Batuak, Kukutzako eraikina ondare babestu izendatzeko aukera aztertzeko, haren "balio kultural eta sozialarengatik".

Ezker abertzalea: "Gerraren aldeko apustu bat izan da"

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak osatutako "tandemak" asteazken honetan gerraren aldeko apustua egitea salatu du Tasio Erkizia ezker abertzaleko bozeramaileak, Ertzaintza bidali dutelako Kukutza Gaztetxea husteko.

Erkiziak Errekalden adierazi duenez, Kukutzari eta proiektu honetan lanean jarraitzen duten gazte guztiei elkartasuna erakutsi nahi izan die. "Azken 13 urte hauetan Errekalde auzoan egindako lana paregabea izan da, eta eraikitako aukerek ezarri nahi diguten zementua baino askoz ere gehiago balio dute", nabarmendu du, atxilotuak, kolpatuak edo jarraituak izan diren pertsonei, hala nola lanean jarraitzen duten guztiei, elkartasuna erakutsi nahian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X