Alzheimerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafar batek 7.000 km egingo ditu oinez, alzheimerraz ohartarazteko

Hamar hilabetean hamalau herrialdetik igarotzea da Guillermo Nagore kazetariaren asmoa. Ekimen honen azken helburua alzheimerraren inguruko “estatu politika bat sortzea” da.

“Botak jantzi eta oinez hasteko gogo itzela” du Guillermo Nagore kazetari nafarrak. Igandean Finisterren hasi eta Jerusalemen amaituko duen bidaiaren antolaketa bukatzen ari da Nagore; 7.000 kilometroko ibilbidea egingo du, jendea alzheimerrarekin sentikor ager dadin.

Hamar hilabetean hamalau herrialdetik igarotzea da Guillermo Nagoreren asmoa eta "La Memoria es el Camino" proiektua alzheimerra daukaten pertsonen familien elkarte batzuek bultzatu dute.

Ekimen honen azken helburua alzheimerraren inguruko “estatu politika bat sortzea” da. Hori dela eta, gaitz honekin erlazionaturiko istorio errealak kontatuko ditu 44 urteko kazetariak bidaian.

Proiektuaren berri eman zuenetik jende askok agertu du horrekiko interesa. Ekimenaren eta alzheimerraren inguruko informazioa argitaratu du azken bi hilabeteetan Twitterren (#lamemoriaeselcamino), baita Facebooken eta bere blogean ere (www.lamemoriaeselcamino.com).

Ibilbidea

Iparraldeko bidetik, Galizia, Asturias, Kantabria eta EAEtik igaroko da. Irundik, Baztango bidetik, Iruñera abiatuko da eta Aragoiko bidetik Somportera iritsiko da. Bertatik, hainbat herrialdetara joango da, Siriara, esaterako. Ziurrenik, behin baino gehiagotan moldatu beharko du plana.

“Botak jantzi eta oinez hasteko gogo itzela” du Guillermo Nagore kazetari nafarrak. Igandean Finisterren hasi eta Jerusalemen amaituko duen bidaiaren antolaketa bukatzen ari da Nagore; 7.000 kilometroko ibilbidea egingo du, jendea alzheimerrarekin sentikor ager dadin.Hamar hilabetean hamalau herrialdetik igarotzea da Guillermo Nagoreren asmoa eta "La Memoria es el Camino" proiektua alzheimerra daukaten pertsonen familien elkarte batzuek bultzatu dute.Ekimen honen azken helburua alzheimerraren inguruko “estatu politika bat sortzea” da. Hori dela eta, gaitz honekin erlazionaturiko istorio errealak kontatuko ditu 44 urteko kazetariak bidaian.Proiektuaren berri eman zuenetik jende askok agertu du horrekiko interesa. Ekimenaren eta alzheimerraren inguruko informazioa argitaratu du azken bi hilabeteetan Twitterren (#lamemoriaeselcamino), baita Facebooken eta bere blogean ere (www.lamemoriaeselcamino.com).IbilbideaIparraldeko bidetik, Galizia, Asturias, Kantabria eta EAEtik igaroko da. Irundik, Baztango bidetik, Iruñera abiatuko da eta Aragoiko bidetik Somportera iritsiko da. Bertatik, hainbat herrialdetara joango da, Siriara, esaterako. Ziurrenik, behin baino gehiagotan moldatu beharko du plana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X