Tiroketa Tolosan: Hiltzaileak kamera bat zeraman soinean
Claude Guéant Frantziako Barne ministroak onartu du ez dela ikerketan asko aurreratu, baina lekuko batek hiltzailea kamera batekin ikusi zuela azaldu du.
"Lepotik zintzilik kamera bat omen zuen, ez dakit egindakoa grabatu zuen ala ez, baina aparatu horrekin ikusi zuten", esan du "Europe 1" irrati katean Barne ministroak. Hiltzailea "bihotz gabekoa" eta "krudela" dela esan du gaur Frantziako Barne ministroak.
Sarraskia astelehen honetan Tolosako (Frantzia) eskola judu batean gertatu da,lau pertsona (irakasle bat eta 5, 6 eta 7 urteko hiru ikasle) tirokatuta hil dituztenean. Azken asteotan Tolosan bertan eta Montauban hirian erail dituzten hiru militarren kontrako erasoetan erabilitako ''arma eta motozikleta bera'' erabili dituzte oraingoan ere, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak baieztatu duenez.
Tolosako eskolako krimenak ''motibazio antisemita argia'' izan du, Sarkozyren hitzetan, eta Frantziako Tolosan terrorismoaren kontrako plana maila gorenera igotzea erabaki du presidenteak, bi aste baino gutxiagoko tartean inguruetan izan diren erasoen ondorioz. Erasotzailea harrapatzeko, ''erabilgarri dituzten bitarteko guztiak'' martxan jarri dituztela esan du Sarkozyk, Eliseon egin duen agerraldian.''Higuingarria izan da'', gaineratu du.
"Gobernuak hiltzailea aurkitzeko baliabide guztiak erabiliko ditu", berretsi du baita ere Alain Jupé Atzerri ministroak "France 2" telebista katean. "Aurkituko dugu, justiziaren aurrera eramango dugu eta zigorra jasoko du", esan du Juppék. Ikerketak martxan jarraitzen duela adierazi du, baina ez du aurrerapenik eman nahi izan.
Hauteskunde kanpaina bertan behera utzi izana "normala" dela esan du eta ez ohiko egoera horrek gutxienez asteazkenera arte iraungo duela berretsi du, izan ere, orduan egingo dituzte lehengo astean Tolosan eta Montaubanen hildako hiru militarren hileta elizkizunak.
François Bayrou hautagaia kritikatu du Juppék, gertaera hauek indarkeriaren areagotzearekin lotu dituelako: "Ez atera probetxurik horrelako drama batetik, ez du hauteskunde kanpainarekin zerikusirik".
"Libération" egunkariaren arabera, ikertzaileek bi hipotesi dituzte eskuartean: lehena, hiltzailea militar ultraeskuindar bat izatea, eta bigarrena, integrismo islamiarrarekin lotutako norbait.
Sarkozyk Pariseko eskola batean egingo duten minutu bateko isilunean parte hartuko du goizean. Ondoren, ordezkari judutarrak eta musulmanak hartuko ditu Eliseo jauregian.
"Lau hildakoen gorpuak Israelera eramango ditugu, Jerusalemen lurperatzeko", berretsi du Gilles Bernheim Frantziako errabino handiak.
Joan den asteko tiroketekin harremana
Alerta igo eta gero, Tolosako agintariek armak edukitzeko baimena eman diete udaltzainei.
Sarkozyk berak baieztatu egin du asteleheneko hilketak harreman zuzena duela joan den astean Frantziako Tolosan eta Montaubanen izandako tiroketekin. Izan ere, eskola juduan erabili duten armetako bat joan den astean Tolosan bertan eta Montauban hirian hainbat militar hiltzeko erabili zena da, ikerketako iturriek aurreratu dutenez. Joan den asteko tiroketetan zein gaurkoan ere motozikleta bera erabili zuen hiltzaileak, iturri horiek beraiek argitu dutenez. Le Parisien egunkariak kaleratu duenez, motorra Tolosan bertan (Frantzia) lapurtu zuten. Hildako militarretatik bi magrebtar jatorriko frantziarrak ziren, eta karibetar jatorrikoa hirugarrena.
Ikertzaileek ez dute baztertu eskolan egin duten tiroketa eta aurreko asteotan izan diren militarren erailketak atentatu terrorista bakar baten parte izatea, Le Point egunkariak argitaratu duenez. Argitalpen horrek kaleratutako datuen arabera, hiru militar neonazi frantziar ikertzen ari da Polizia, gertakariarekin lotura dutelakoan. Hiru militar horiek Montaubango ingeniari paraxutisten 17. erregimentuko kideak ziren eta 2008an svastika bat zuen bandera batekin eta nazien agurra egiten agertu ziren argazki batean.
'Le Point'ek jakinarazi duenez, hiru militar horiek azken tiroketetan parte hartu duen erasotzailearen profilarekin bat egiten dute. Hain justu, lekukoek adierazitakoaren arabera, erasotzailea gizon gihartsua zen, tatuajeak zituen eta beltzez jantzita zihoan.
Jamel Benserhir militar ohiak adierazi duenez, hiru gizon horien berri eman zien bere nagusiei Armadan ari zenean neonazi jokabidea zutelako. Salaketa horren ondoren atzeman zitzaien arestian aipatutako argazkia, La Dépche du Midi eta Le Canard Enchané' komunikabideek jakinarazi dutenez.
Benserhiren salaketaren ondotik, Michel Esparza 17 erregimentuko paraxutisten komandanteak salaketa jarri zuen hiru soldaduen aurka. Gertakariak onartu eta zigortu egin zituzten orduan.
Sarkozyren hauteskunde kanpaina, bertan behera
Nicolas Sarkozyk bere hauteskunde kanpaina bertan behera uztea erabaki du, gutxienez, asteazkenera arte. Litekeena da egun horretan egitea lau pertsonen aldeko hiletak.
Tiroketako biktimak gogoratzeko astelehen honetan Parisko sinagoga batean egin duten ekitaldian ere parte hartu du Nicolas Sarkozy Frantziako estatuko buruak. François Hollande presidentziarako hautagaia eta François Fillon Frantziako lehen ministroa ere bertan egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
Unibertsitatean ke poteak eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.