Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
Ostiralean Barakaldon udaltzainei arma zuri batekin mehatxu egin zien eta hanka batean udaltzain baten tiroa jaso zuen gizona aske utzi dute, larunbatean epailearen aurretik igaro ostean, Udaleko iturriek baieztatu dutenaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi zuenez, ostiralean gertatu zen guztia, 19:40an. Barakaldoko udaltzainak Karmen auzoko merkataritza establezimendu batera joan ziren, indarkeriaz egindako lapurreta bat egiten ari zirela jakin ondoren.
Establezimenduaren kanpoaldera iritsi zirenean, labana batekin mehatxuka ari zen gizon bat topatu zuten udaltzainek. Agenteak gizona geldiarazten saiatu ziren, eta taser pistola bat erabili zuten, baina jarrera oldarkorra erakusten jarraitu zuen. Horren aurrean, agente batek tiro egin zion hanka batean, mendean hartzeko. Atxilotuak aurrekari ugari ditu antzeko gertakariengatik.
Osasun zerbitzuek bertan artatu zuten zauritua, eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten jarraian, baina egonkor eta arriskutik kanpo zegoen. Indarkeriaz egindako lapurreta delitua eta agenteen aurkako atentatua egotzi dizkiote.
Larunbateko azken orduan epailearen aurretik igaro ostean, aske geratu da, Barakaldoko Udaleko iturriek baieztatu dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera