Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Bilboko Guardiako Epaitegiak behin-behinean aske uztea erabaki du ostiral honetan Basaurin bere bikotekidearen heriotzarekin zerikusia duelakoan atxilotutako gizona.
Hori bai, egunero Bilboko Instantziako Auzitegiko Instrukzioko 9 zenbakiko Sekzioaren aurrean agertu beharko du, eginbideak amaitu bitartean.
Epaileak pasaportea kentzea ere erabaki du.
Basauriko hilketa matxistaren ustezko egilea, 45 urteko gizonezkoa, 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Biktima, 44 urteko emakumea, asteazkenean hil zen Basauriko bere etxean. Hasiera batean, ondoezak jota hil zela ondorioztatu zuten artatzera joandako osasun langileek. Gerora, baina, autopsiak indarkeria zantzuak topatu zituen emakumearen gorpuan, eta hilketa izan zitekeela ebatzi zuen.
Hori horrela, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, balizko genero indarkeria kasu gisa. Bikotekidea eta hilketaren susmagarria atzo arratsaldean atxilotu zuten, Bilbon.
Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen indarrean, eta aurrekariak zituen genero indarkeriarekin lotuta.
Basauriko Udalak deituta, hilketa gaitzesteko bilkura egin dute gaur Bizkaiko udalerrian.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera