Mohamed Merah: 23 urteko gizonezkoa, Al Kaidaren hurbilekoa
ong>Mohamed Merah aljeriar jatorriko 23 urteko herritar frantsesa buruan tiro bat emanda hil du Frantziako Poliziak Okzitaniako Tolosan, 32 ordu baino gehiago etxean gotortuta egon ondoren. Gazteak bere gain hartu du joan den astelehenean judu eskola batean egindako erasoa. Guztira zazpi lagun hiltzea egotzi diote.
Claude Gueant Frantziako Barne ministroak adierazi duenez, Frantziako 23 urteko gizonezko bat da, aljeriar jatorrikoa, eta Pakistanen eta Afganistanen egona dena. Zerbitzu sekretuek fitxatuta omen zuten, muturreko talde islamiar bateko kidea zela uste baitzuten.
Gueantek esan duenez, gizonak 'mujahidin' gisa identifikatu zuen bere burua eta Al Kaidako kidea zela adierazi zuen. Erasoa "Palestinako haurren alde eta Frantziako Armadak atzerrian egin dituen esku-hartzeak direla eta mendeku hartzeko" egin zuela adierazi du Frantziako Barne ministroak.
Pakistan eta Afganistan arteko mugara bidaiakLe Point astekariak argitaratu duenez, Merah Okzitaniako Tolosako tailer batean mekanikari aritzen zen. Hedabide horren arabera, 2010ean Atzerritar Legioan sartzeko ahalegina egin zuen Merahk, baina sartu zen egunean bertan bota zuten.
Le Monde egunkariaren arabera, bestalde, 23 urteko gazteak, 2010ean eta 2011n Pakistan eta Afganistan arteko mugara bidaiatu zuen, talibanen taldeetan sartzeko asmoarekin.
Hainbat entrenamendu egin eta gero, NATOren indarrei eraso egiteko Afganistanera sartu zela jaso dute bertan. Herrialde horretara egindako sarraldi batean, alegia, Afganistango Poliziak kontrol batean harrapatu zuen, ez omen zuten atxilotu, baina agenteak harritu egin ziren haren nazionalitatea ikusita eta atzerriko zerbitzuei haren berri eman zieten.
"Edukazio onekoa eta adeitsua"
Christian Etelin Mohamed Merah hainbat auzitan defendatu zuen abokatuak esan duenez, Tolosako ustezko hiltzailea "edukazio onekoa eta adeitsua" zen ezagutu zuenean eta "duela bi urte" Afganistanera joan eta erradikalizatu egin zela jakin zuela adierazi du.
Etelinek Merah duela zortzi urte ezagutu zuela esan du Frantziako BFM telebista katean egindako elkarrizketa batean eta hainbat lapurreta eta delitu arruntengatik defendatu zuela gaineratu du. Abokatua harrituta agertu da Merahren jarrera aldaketarekin eta inoiz ez zuela hain erradikal egingo zenik iragarriko.
Zure interesekoa izan daiteke
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen autoan, eta konfiskatu egin zituen.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean ekoturismoa egiten duen Begi Bistan enpresako kideak esan du arazoa mundu mailakoa eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat dela.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian izandako hilketa matxista, eta deitoratu duenez, oraindik ere entzuten dira herritarren artean indarkeria matxista ez dela existitzen dioten diskurtsoak edo arazoari garrantzia kentzen diotenak. Horregatik, horren ustez, arlo guztietatik lan egin behar da horri aurre egiteko.